ALTZA

2009-07-02an Altzako herrian, bertsolariak, Andoni Egaña eta Jon Maia; gaijartzailea, Unai Elizasu
Altzako festak santa ixabel egunarekin bukatzen dira eta egun osoko saioa izaten da. 13.00tan plazan lehen saioa, bazkalostean bigarrena eta 19.30ak aldera azken saioa plaza. Plazako saioak gaiekin izaten dira. Aurten, goizekoa plazan eta arratsaldekoa frontoian egin behar izan da, eguraldiagatik.
Jende kopuru polita bildu da goiz ta arratsaldez, entzutea eta txalo jotzea etorri den jendea. Askok ez dute halako girorik espero baina Altza, halakoxea da!

efemeride gisara, 10 urte dira nire lehen plaza egin nuenetik. 1999ko uztailaren 2an, Joxe Lizaso eta Jon Azpillagari jarri nizkion gaiak lehen aldiz Altzan.


GOIZA
1. agurrak
2. andoni ta jon
Gairik ez duzue ofiziotarako orain. Bakarrik, lehen bertsoa kantatuko duenari abiapuntua emango diot: altzak bihotzik ez dula baina…

3. andoni ta jon
Altzakoa da euskal herrian izaten den egun osoko saio bakarra gaiekin izaten dana. Hortan ere bakarrak Altzakoak. Kontua da Joni ez zaiola batere gustatzen egun osoko saioak eta Andoniri bai

4. jon
Monumentu bat zara Jon. Altzako plazan dagoen "lau haizetara" izeneko monumentua. Euskaldunberri eta euskarara hurbildu diren horien omenez jarrita zaude. Orain, zu kantatzeko garaia da.

5. jon ta andoni
Jon, Altzako apeza zara, jubilatu berri dana. Ta orain jubilaturik zaudela, zer egin ez dakizunez, Andoni jainkoarengana jo duzu.

ARRATSALDEA

1. agurrak
2. andoni eta jon
bazkalostean Altzako seme baten inguruan egon gara hizketan. denok ezagutzen duguna baina izenik aipatuko ez dudana. Artista bat da bera, baina denok uste dugu pixkat hobetuko balu izgarrizkoa izango zala... zuek ere bera bezelakoak zarete. Artistak baina badakizue izugarrizkoak izateko badela zerbait hobetua, zer ote da hori?

3. andoni eta jon
frontoiko frontisean zegoen pintada bat gaitzat erabili dut. hala jartzen zuen: lurra eta askatasuna. azpian Altza herria.
Jon zu askatasuna zara eta Andoni lurra. beti elkarrekin egon nahi baina ezin

4. andoni eta jon
Kotxe klasikoen erakusketa bat izan zen altzako festetan aurrekoan eta andoni zu kotxe horietako bat zara. eta Jon berriz, kotxeari brilloa ateratzen ari den gizonaren emaztea.

5. Andoni eta jon
Altzako apustua izan zen dema plazan ea nork plaza gehiago egin, Zaldiak edo behorrak. Jon Zaldia da eta Andoni behorra.
- demara joan aurreko unean...
- zaldiak irabazi du dema...
- Behorrak, perra galdu zuen deman ari zela...

6. andoni eta jon
aurtengo festak bertsolariekin bukatzen direnez, zuek nahi duzuen moduan eta eran eman bukaera saioari eta festeei!

7. agurrak