Bertsoa & Jazz
Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Xabi Paya. Musikariak: Bixente Martinez, Jon Piris, Hasier Oleaga, Asier Ituarte eta Julen Izarra.
Zarauzko Munoa plazan karpan, Malekoian. Zarauzko Jazz jardunaldiei bukaera emateko.
Karpa bete jende zen, giro ederra eta saioa ona, oso ona (gure irudikoz)
1. agurrak
2. Amets eta Xabi
12 urtetan bileraz bilera zabiltzate. 12 urte dira IRAk su etena eman zuela eta geroztik bileraz bilera. Goizeko 11ak dira, eta enegarren bilera hastear.
Egun hontako efemeridea zela jakinik eta erabili behar zen doinua irlandesa zenez, gaiari beste pisu bat emate asmoz, bilera batera sartzearen kontu horrekin beste pisu bat ematea pentsatu nuen. Akaso, bakoitza nor zen esan behar zen, baina gaia ez nuen izen-abizeneko pertsonetan zentratu nahi, pertsona eta bileren garrantzi hortan enfokatu nahi izan da.
3. Andoni eta Maialen
Maialen, Zarauzko hondartzan dela uretara joan da lasai igeri egitera eta halako batean, Andoni sokorrista, Maialen salbatzea etorri da. Gaurko goizean, laugarren aldia da "salbatzera" datorrena.
Ohiko gaia da ipinitakoa baina papelak aldatuta. Normalean, igerian dena izaten baita sokorristaren atenzioa bilatu nahian itotzen ari dela adierazten duena... ba horri buelta eman nahirik, Zarautzen ginela jakinik eta hondartza ondoan geundenez, egokia zen. Batipat, doinua zein zen jakinda eta musikoak doinu honekin duen "solorako" gai sugerentea izango zelakoan
4. Amets
Bikotearekin zoaz kotxean. Biak negarrez. Bikoteak goizean despiste bat izan du, despiste latz bat. Lanera joan eta semea kotxeko atzeko aulkian ahaztu du, bero handiko egunez eta lanetik etortzerako, ez zuen arnasik hartzen
Aste horretako berria izan zen. Gai dramatikoa oso, doinuak ere pisuzko gai bat ematen zuen. Hala ere, bikotearen paperean jartzea erabaki nuen. Modu horretan eta paper horretatik esperantzarako aldarria egiteko modua izango baitzen, Ametsek horrela egin zuen.
5. Maialen eta Xabi
Bi kanpotar Zarauzko kanpinean zaudetenak. Aste bete daramazue bertan eta egia esateko, ez zaudete batere gustora Zarauzko kale, giro eta jendearekin. Nazka nazka eginda zaudete!
Zarautzen geundela jakinda, umore puntuko doinua zela jakinik, jendearengana iristeko moduko gaia jarri nuen
6. Andoni
Arraunlaria zara. 8 hilabetez gogor entrenatzen jardun zara eta gaur, ligako laugarren asteburua den honetan, berriz ere, aurrekoetan bezalaxe, barra muturrean zaude zure taldekideei begira.
Zarautzen geunden, uda garaia, Andonik arraun mundua asko jarraitzen duela jakinik eta aukeratu behar zuen doinuentzako, egokia zen
7. denak
kantua gai. Kantua "Aita, semeak"
8. Maialen
lagun berri bat duzu etxean. Uda pasatzera 7 urteko Saharauiar bat ekarri duzu. Gaur, traste denak hartu eta hondartzara zoazte. Lehen aldia da hondartza ikusiko duela.
Udako gai da Saharauiarrak datozenekoa, eta Zarautzen zela aprobetxatuz, hondartzara lehen aldiz joatearen horretan utzi nuen. Duda dexenterekin zenbateraino zehaztu edo ez zehaztu, eta azkenean, modu sinplean utzi nuen
9. Amets eta Andoni
Bi arrantzale itsasora bidean. Aspaldian, burumakur etorri izan zarete portura baina gaur, sarea bota eta arrai mordoa, arrain pila... patroia pozik ikusi duzue.
Kostako herria, arrantza gertu xamar bizi duen herria... gaiari buelta erdia eman eta esperantza ikutua eman diot, eta ironia edo pena ikutua patroiaren aipamenarekin. Ikuspegi berri bat bilatzen aldera
10. Xabi
Bakarrik zoaz kaletik paseatzen. Ezkerretara begiratu eta bikote bat muxuka, beste aldean bikote bat eskutik helduta, aurrerago helatua konpartitzen ari diren bikote bat... eta zu, bakarrik zoaz paseoan.
Ensaio unean okurritutako gaia izan zen. Zarautz bikote askorentzako leku egokia baita eta ensaioan geundela, hiru bikote ikusi nituen aldi berean modu maitakorrean ensaio leku inguruetan... eta hortik abiatuta, doinuarentzako egokia zela pentsatuta...
11. Maialen eta Amets
Bi lagun zarete eta gaua elkarrekin pasa duzue parrandan. Eguna argitu eta malekoi muturrera etorri zarete. Maialen Ametsi begira dago, Amets berriz itsaroari begira.
Ironia edo bertso ez-zuzenak botatzeko gaia eta doinua zen. Egoera ez oso ohikoa akaso baina egokia saioaren une horretarako. Malekoia aipatzearekin herrian kokatzen dut egoera nahiz eta bertsotan herriaren aipamenik esateko arrazoirik izan ez.
12. Libreak
13. Agurrak
Bestelakoak.
Bideoak ikusteko, ariketa bakoitzean jarduten direnen gainean klikatu
Berria egunkariko kronika