VILLABONA (2009-04-24)
TXIKIAK
1. taldea
OINAK: egurra, elurra, ezkurra, zakurra
GAIA: Gaur gurasoek honela esan dizuete. Etxean egiten duzuen lanaren araberako paga emango omen dizuete aurrerantzean.
2. taldea
OINAK: liburua, ingurua, burua, helburua
GAIA: Jolas-ordua iritsi da, baina, zigortuta, gelan geratu beharko duzue.
3. taldea
OINAK: arreta, maleta, eta, azterketa
GAIA: Aste Santuko oporrak gurasoekin pasa dituzue, baina zuek desiatzen zeundeten bukatzeko.
HANDIAK
OINAK
1______________
ederra, alperra, gerra, messengerra
2______________
dala, petrala, finala, bezala
3______________
agenda, prenda, omen da, denda
4______________
Villabona, ona, dagona, komona
5______________
Erniora, gustora, gora, denbora
6______________
panpina, berdina, ezina, egina
OFIZIOTAKO GAIA
1______________ eta 2______________
Gaur joan zara depilatzera lehen aldiz, 1______________, eta 2______________rekin egin duzu topo.
3______________ eta 4______________
Zuk 3______________ korrika egiteko izugarrizko zapatilak oparitu zenizkion 4______________ zure senideari. Bi aste igaro dira, eta ez ditu oraindik estreinatu.
5______________ eta 6______________
Denda batetik zerbait ordaindu gabe atera zarete oharkabean. Orain konturatu zarete. Zuk 5______________ sartu egin nahi duzu berriz, eta ordaindu. 6______________k ez.
PUNTUA ETA GAIA
1______________
PUNTUA: Telefono-faktura / etortzen denean…
GAIA: Telefono mugikorra kendu dizute gurasoek.
2______________
PUNTUA: Gurasoen etxean / ondo bizi zara
GAIA: Gaur goizean gurasoekin haserretu eta etxetik joan zara; gaueko 10ak dira eta ez dakizu zer egin.
3______________
PUNTUA: Udaberriak lorez / janzten du bihotza
GAIA: Email goxo-goxo bat bidali zenion maite duzun horri. Gaur konturatu zara gelako guztiei birbidali diela.
4______________
PUNTUA: Errealak zaila du / mailaz igotzea
GAIA: Errealeko bandera eduki duzu etxeko balkoian orain arte. Gaur, kentzea erabaki duzu.
5______________
PUNTUA:Denon gustuko dira / parranda ta festa
GAIA: Gaur parrandara atera zara lehen aldiz, eta aita emakumez jantzita aurkitu duzu taberna batean.
6______________
PUNTUA: Kirola ta dirua / uztartu ezkero
GAIA: Eskualdeko mahai-tenis txapelketan finalera iritsi zara. Gaur da egun handia, eta partida hastear dago. Harmailetan, baina, gehienetan bezala, inor gutxi dago zu animatzeko.
ORIO (2009-05-08)
TXIKIAK
1. taldea
OINAK: dagona, amona, ona, zoriona
GAIA: Hainbeste aldiz eskatutako txakurra lehengo astean ekarri zizueten. Gaur, paseatzera atera eta galdu egin zaizu.
2. taldea
OINAK: bestela, dela, sabela, horrela
GAIA:Gaur meriendaren poltsan hauxe besterik ez dizuete jarri: sagar bat.
3. taldea
OINAK: maleta, eta, beteta, erreta
GAIA: Ikasturte-bukaerako jaialdian parte hartzeko zain zaudete. Une honetan, aurkezleak zuen izenak esan ditu. Oholtzara irteteko unea da, eta prestatutakoa ahaztu egin zaizue.
4. taldea
OINAK: inola, gola, dagola, futbola
GAIA: Orain arte, gurasoek egiten zizueten ohea goizero. Gaurtik aurrera zuek egin beharko omen duzue.
HANDIAK
OINAK
1______________
egina, zina, mina, zikina
2______________
motorra, gogorra, baikorra, zigorra
3______________
zaila, maila, abantaila, pantaila
4______________
zeharo, nahiago, mago, dago
OFIZIOTAKO GAIA
1______________ eta 2______________
Zuk 1______________ ikastolako lanekin laguntzeko eskatu zenion 2______________ zure senide zaharragoari. Gaueko 10ak dira, eta 2______________ oraintxe iritsi da etxera.
3______________ eta 4______________
Zuen lagun bat ospitalean dago oso gaixorik. 3______________k ez du bixitan joan nahi; 4______________k bai.
PUNTUA ETA GAIA
1______________
PUNTUA: Teknologi berriak / azkar zahartzen dira
GAIA: Bihar goizean aurkeztu behar duzun lan bat bukatzen ari zarela, ordenagailua blokeatuta geratu zaizu, ez atzera ez aurrera.
2______________
PUNTUA: Udara iritsi da/goazen hondartzara
GAIA: Iaz armairuan gorde zenituen udarako arropak atera dituzu berriro. Ez zaizu bakar bat ere kabitzen.
3______________
PUNTUA: Nola moldatzen zara/lige kontuetan
GAIA: Parrandara irten zara koadrilakoekin. Gauean zehar beste guztiek ligatu dute zuk izan ezik.
4______________
PUNTUA:Familia ugari/krisian sartuta
GAIA: Etxeko diru falta dela eta, ikasketak utzi eta lanean hasi beharrean zaude.
ESKORIATZA (2009-05-15)
TXIKIAK
1. taldea
OINAK: itxita, musika, irrika, jarrita
GAIA: Gurasoei mila aldiz eskatu ondoren, azkenean arraintxo bat ekarri zizueten bere ontzi eta guzti. Amak kargu hartu dizue gaur, joan deneko hamabost egunean urik aldatu ez diozuelako.
2. taldea
OINAK: bila, pila, makila, dadila
GAIA: Gaur zuen urtebetetze-eguna da. Zuek Playstation bat espero zenuten, baina gurasoek liburu bana oparitu dizuete.
3. taldea
OINAK: ezpaina, gaina, tamaina, baina
GAIA: Hil honetan, hiru larunbatetan joan zarete gurasoekin arropa erostera, eta oraindik ez duzue gustuko ezer aurkitu.
HANDIAK
OINAK
1______________
heldu da, hura, burura, abentura
2______________
nahita, aita, hamaika, baita
3______________
errege, botere, mesede, ere
4______________
pelota, bota, igota, nago-ta
OFIZIOTAKO GAIA
1______________ eta 2______________
Azterketan 5ekoa atera duzue biok. Zu 1______________ pozik zaude. 2______________, berriz, negar batean hasi da.
3______________ eta 4______________
Zuen lagun baten aita “Gizakia Helburu” edo “Proyecto Hombre”-n dago droga-arazoak dituelako, eta aita bisitatzera laguntzeko eskatu dizue. 3______________k ez du joan nahi. 4______________k bai.
PUNTUA ETA GAIA
1______________
PUNTUA: Bidaiatzea hain da/ aberasgarria
GAIA: Zure amak ia aste guztia etxetik kanpo pasatzen du bere lana dela eta. Gaur etorri da, maleta bat desegin, beste bat egin, eta badoa berriro.
2______________
PUNTUA: Kirola ona omen da/osasunerako
GAIA: Betidanik izan zara oso kirolzalea. Ahal zenuen guztietan egiten zenuen gainera; medikuak, ordea, osasun-arrazoiak direla eta, kirola egitea galarazi dizu.
3______________
PUNTUA:Lagunengan eduki/behar da konfiantza
GAIA: Txiki-txikitatik lagun izan duzun horrek maitasun-deklarazioa egin berri dizu.
4______________
PUNTUA: Denoi gustatzen zaigu / parranda ta festa.
GAIA: Gurasoak astebukaeran kanpora zihoazela eta, bakarrik geratu zara etxean. Larunbatean izugarrizko festa antolatu, eta, ustekabean, gurasoak azaldu dira festaren erdi-erdian.
BEASAIN (2009-05-22)
TXIKIAK
1. taldea
OINAK: bezala, azala, dezala, normala
GAIA: Patrikan zenituen txanponak itsulapikoan sartzera zoazela, bete-bete eginda dagoela konturatu zara. Iritsi da puskatzeko ordua.
2. taldea
OINAK: goia, sasoia, baloia, jipoia
GAIA: Gurasoek bultzatuta, urte guztia igaro duzue dantzak ikasten. Gaur da ikasturteko azken eguna.
3. taldea
OINAK: izarra, bakarra, beharra, txarra
GAIA: Zuen izeba kuttuna bisitan etorri zaizue gaur, eta, gehienetan bezala, lehengusu zaharragoen arropa-poltsakada ekarri du zuentzat. Joan denean, poltsa zabaldu eta begira hasi zarete.
4. taldea
OINAK: lana, dana, zama, ama
GAIA: Bizikletatik erori eta eskua apurtu duzue. 3 bat hilabetean ezingo duzue ezer egin: ez idatzi, ez jan...
HANDIAK
OINAK
1______________
saio, jaio, arraio, zaio
2______________
aparte, arte, alkate, daukate
3______________
inporta, kontra, bota, dago-ta
4______________
erreza, kexa, babesa, beza
5______________
geroa, beroa, doa, erreleboa
6______________
ohea, hobea, dotorea, ordea
OFIZIOTAKO GAIA
1______________ eta 2______________
Nerabe baten gurasoak zarete. Asteburuetan irteten hasi dela eta, zuk 1______________ nahiago izaten duzu autoz bere bila joan. Zuri 2______________, bakarrik moldatzen hasteko garaia duela iruditzen zaizu.
3______________ eta 4______________
Zuk 3______________ ikasturtea bukatu eta diru pixka bat irabazte aldera, lanean igaro nahi duzu oporraldia. 4______________k ez omen du kolperik jotzeko asmorik.
5______________ eta 6______________
Aireportuan zaudete hegazkina lehen aldiz hartzeko zain. Zu 5______________ desiatzen. 6______________, beldurrez airean.
DONOSTIA (2009-05-29) FINALA
TXIKIAK
1. taldea
OINAK: astia, bustia, eguzkia, guztia.
GAIA: Gaur zuen osaba-izeben etxera joan zarete bazkaltzera. Zopa jaten hasi, eta ez zaizue batere gustatu, baina ez dakizue nola disimulatu.
2. taldea
OINAK: telebista, artista, txispa, naiz-ta.
GAIA: Oporrak hartzeko desiatzen daramazu azken bolada. Gurasoek esan dizute ekainean eta uztailean arreba txikia zaindu beharko duzula.
3. taldea
OINAK: antza, hondartza, martxa, esperantza.
GAIA: Zuen anaia zaharra zigarro bat erretzen harrapatu duzue.
4. taldea
OINAK: bidaia, nahia, jaia, garaia.
GAIA: Futbolean zabiltzate. Partidaren atsedenaldira heldu zarete eta 15-0 galtzen zoazte. Une honetan, aldagelan zaudete.
HANDIAK
OINAK
1______________
txapela, krudela, bestela, dezatela
2______________
inguru, apuru, helburu, dugu
3______________
zerrenda, denda, gomenda, izaten da
4______________
soldata, falta, aparta, da-ta
5______________
putre, urte, truke, dute
6______________
berdina, ezina, ahalegina, bagina
7______________
azaldu, zabaldu, al du, galdu
8______________
orbaina, ordaina, alajaina, baina
OFIZIOTAKO GAIA
1______________ eta 2______________
Sexu-heziketako ikastaro bat izan duzue gaur eskolan, eta hezitzaileak bi boluntario eskatu ditu plastikozko zakil bati kondoi bat jartzeko. Inork besorik jasotzen ez zuela eta, zuek biok aukeratu zaituzte.
3______________ eta 4______________
Aita-semeak zarete. Zu 3______________ aita eta 4______________ semea. Azkenean, zuk 3______________ erosi zenion 4______________ri hainbestetan eskatutako telefono mugikorra. Gaur iritsi da lehendabiziko faktura, 300 eurokoa.
5______________ eta 6______________
Zu 5______________ ikasketak bukatu ondorengo praktikak egiten ari zara 6______________ren enpresan. Lan gehiegi agintzen dizulakoan, zerbait esatea erabaki duzu.
7______________ eta 8______________
Senideak zarete. Oraintxe esan dizuete gurasoek banandu egingo direla, baina zuengatik etxe berean bizitzen jarraituko dutela.
PUNTUA ETA GAIA
1______________
PUNTUA: Parranda ta parranda / asteburuero
GAIA: Asteburuetan ezin duzu koadrilakoen martxa segi. Festa eta droga asko, jan eta lo gutxi.
2______________
PUNTUA: Donostian euskara / zabaltzen ari da
GAIA: Illunbera joan zara Bruesaren partida ikustera ikurriñarekin. Jokalarien artean euskaldunik ez dagoela konturatu zara.
3______________
PUNTUA: Hirugarren mundua / zein gertu daukagun
GAIA: Zuen etxera haur Saharar bat etorri zen hilabete bat pasatzera. Gaur hegazkina hartu eta berriro itzuliko da Saharara.
4______________
PUNTUA: Heldutasunak badu / bere alde ona
GAIA:Aurtengo udara berezia izango da zuretzat. Lehen aldiz joango zara oporretara lagunekin, gurasorik gabe.
5______________
PUNTUA: Sukaldean zer moduz / moldatu ohi zera?
GAIA: Amak barazkijale egitea erabaki du. Etxean bera da otorduak prestatzen dituena, eta hemendik aurrera denentzat berdina prestatuko duela esan dizue.
6______________
PUNTUA: Beti ez da izaten / garestia ona
GAIA: Urtebetetzerako 120 euroko zapatilak eskatu zenituen. Gurasoek 30na euroko lau zapatila-pare oparitu dizkizute.
7______________
PUNTUA: Gerrikoa estutu / behar omen dugu
GAIA: Egoerak hala behartuta, zure lehen soldata gurasoei ematea erabaki duzu.
8______________
PUNTUA: Etxekoen babesa / eskertzekoa da
GAIA: Zure kantukide guztiek ekarri dute jarraitzaile-koadrila pankarta eta guzti. Ez da inor etorri zu animatzera.
PUNTUA ETA GAIA
1______________
PUNTUA: Normalean egiten / al duzu kirola?
GAIA: Pilotaria zara. Denbora luzean lesionatuta egon ondoren, gaur berragertuko zara berriz.
2______________
PUNTUA: Lagun txarra izaten / da bakardadea
GAIA: Zure alaba lehen beti kalean ibiltzen zen. Azkenaldian kezkatuta zaude ez duelako etxetik atera nahi.
3______________
PUNTUA: Ikasten pasatzen da / hainbeste denbora?
GAIA: Zuk umetan ikasi zenuen eskolari begira zaude. Gaur botako dute etxeak eta aparkaleku berria egiteko.
4______________
PUNTUA: Musika entzutea / gauza atsegina?
GAIA: Musika talde bateko kidea zara. Hasi eta segituan sekulako arrakasta lortu zenuten. Gaur, ordea, 10 lagun etorri dira zuen kontzertua entzutera.
5______________
PUNTUA: Erortzen geranean / kontraesanetan
GAIA: Gurasoek, parrandara zoazenean, ez edateko edo gutxi edateko esaten dizute. Familiako otorduetan, denak nahi adina edaten ikusten dituzu.
6______________
PUNTUA: Ogia irabazten / hasten geranean
GAIA: Ikasketak utzi nahi zenituela eta, igeltsero moduan lanean hasi zinen. Pasa dira bi aste; oraintxe jo du lanera joateko iratzargailuak.