Antzokian 20.00etan
Bertsolariak: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Xebastian Lizaso eta Zallako Aitor Arrutia eta Jon Martinez. Gaijartzailea, Unai Elizasu
Aretoan, 240 lagun inguru. Ume asko horien artean. Bertako bi bertsolarik jardutearekin antzokia topera bete zen. Aitor irakaslea denez, ume asko etorri ziren pankarta eta guzti.
Aurreikusten ez nuen giro bat topatu nuen, ume asko eta espektatiba handia, jolaserako eta ondo pasatzeko. Horrek, saioan zehar aldaketa batzuk egitea egokia zela iruditu zitzaidan.
1. agurrak
2. denak
"barkatu baina lekuz erratuta zabiltzate. gaur ez da "angeles y demonios" pelikularik hemen. Hala ere, galdera bat atzekoei; zuek zer edo noiz zarete angel edo aingeru eta noiz zarete deminio"
Hasiera beste gai bat nuen, baina antzoki atariko kartela ikusita eta giroa ikusita, ez-ohikoa zenez, hau jartzea pentsatu nuen.
3. Jon Martinez eta Unai Iturriaga
Lehen Unai, egunero joaten zinen Jonen jatetxera eguneko menua jatera. Krisia dala eta, Jonek tarifa bereziak jarri ditu, baina Unai zuri ez... zu ondo bizi omen zara eta.
4. Andoni Egaña eta Amets Arzalluz
Italian gertatu dan kasu bat berrituko dugu… goizeko, 10ak. Zuek biok ezkontzera zoazte. Ametsen lagunak eraman du kotxean Andoni… elizkizuna egin, eraztunak eta bai nahi dut esa neta abiatu zarete jatetxera. Amets erosoago egon nahi eta aldatzera joan da. Ordu bete pasa da eta ez da etorri… ez bera eta ez zure laguna… oraintxe telefono deia.
5. Xebastian lizaso eta Aitor Arrutia
Bihar irekitzen da hondartzako garaia. Aitor bihar bertan joan nahi du hondartzara… Xebastianek ez du ezer jakin nahi!
6. Unai Iturriaga
Banuen bakarkako gai bat, baina giroak ez zuen bakarkako lanik eskatzen, beraz Unai bakarkako gabe utzi nuen, bakarkakoak kendu nituen (hiru bertso botatzeko bakarkakoak alegia)
7. Andoni Egañak atzekoei
Susan Boylek zioen bere ametsa erreginaren aurrean kantatzea dutela. Atzeko "Susan" hauek ea noren aurrean kantatzea duten amets antzeman behar duzu eta ea zer dioten!
8. Xebastian Lizaso eta Unai Iturriaga
Eurpoako hauteskundeen inguruko gai bat nuen arren ondorengoa proposatu nien aurrean nuen giroa ikusita. Lehen lau filak 10-14 urteko umeez beteta zegoen, Aitorren ikasleak)
Xebastian eta Unai, zuei etzaizue batere gustatzen 10-14 urteko umeak... hala ere, aurrean daudenez, saiatu behar duzue modu disimulatuan, haserretu ez daitezen... adierazten saiatu!
9. Andoni Egaña eta Aitor Arrutia
Zallako udala gazte plana bideratu du (herriko web gunetik hartutako informazioa abiapuntu gisara erabilita).. gazteen ardurak, aukerak, kexak… bideratu eta konpontzea du xede. Biok joan zarete bulego horretara ekarpenak egitea… kontua da gazte kontua dela eta Andoni, zure ekarpenak ez dakit ba…
11. Jon Martinez eta Amets Arzallus
(Ibilaldiraren inguruko gai serio xamar bat nuen, (urrengo egunea zen ibilaldia eta) eta hori ere kendu nuen beste hau jartzeko). Jon, Amets da zure idoloa, urteetan jarraitu duzu bere ibilbidea eta etxean bere bideo pila bat dituzu. Bueno, bere bideoak gordeta dituzu... denetan erdi biluzik irteten den bideoak dira... (bideo X-ak direla adieraztera edo insinuatu diet)... bai, gaur zure aurrean duzu!
10. denak
lasaikuntza tailerra antolatu da Zallan (herriko web gunetik ateratako informazioa abiapuntu gisara baliatu nuen). Jende asko apuntatu da eta ez dago denentzako lekurik... zuek ere apuntatu bai baina batentzat dago lekua.. behar gehien duenak izango du...
Hemen nuen gaia, taldekakoaren aurretik jarri det. Denbora aldetik ere pasatzeko gertu ginen eta amets eta jonen ofizioa kentzea pentsatu nuen arren, jakinda Jonek lehen aldia zuela ametsekin kantatuko zuela, gai hori aurreratu egin nuen. Hilabete bazen, Jon eta Aitorrekin hitz egin nuela proposatuz erabakitzeko aukera bazutela beraiek tokatuko zitzaizkien bi ofizioetan norekin kantatu. Jonek Amets eta Unai erabaki zituen eta Aitorrek Andoni eta Xebastian. Beraz, erabaki hori kontuan hartuta, hori betetzen saiatu nintzen, nahiz eta akaso beste aldaketa batzuk egitea egokiagoa izan.
12. Xebastian Lizaso, Unai Iturriaga, Amets Arzallus eta Andoni Egaña (saioan zehar erabaki nuen laukoteareki bukatzea, ez zegoen aurreikusia)
Puntutan librean.
(Nahiz eta hasiera batean, ondoren nituen ariketak izan, denbora nola zihoan ikusita, jendearen beroa eta emozio puntua zein zen ikusita, onena puntutan hori dena demostratzeko eta azaltzeko bide eman nien lauei)
12. xebastian Lizaso
13. unai iturriaga eta amets arzallus (ez nituen jarri)
14. andoni egaña eta xebastian lizaso (ez nituen jarri)
15. Agurrak
Saioa, bere osotasunean ona izan ez arren, jendearen beroa, izan zuen emozio puntua, bertako bi bertsolarien ilusio eta gogoa... saio gogoangarria bihurtu zuten Zallakoa. Nahiz eta saioan zehar aldaketa asko egin, aldaketa horiek onerako izan zirela iruditzen zait. Etxetik eramandakoa jarriko banu, saioa luzea izateaz gain, ez zen erakargarria izango eta aldeketekin, erakargarri eta gustagarriagoa egiten saiatu nintzen. Hasiera batean, hortara bideratu zen arren, espero ez zen giroaren ondorioz, beste ikutu eta modu batera egitera behartu ninduen.
Gai-jartzaileon lana etxean oinarritzen den arren, hona hemen zenbateraino aldatu, moldatu, egokitu behar denaren muestra!