ALGORTA

2009-07-31 Kasino plaza eguzkitsuan 13.00etan izan da saioa Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jexux Mari Irazu eta Fredi Paia bertsolariekin. Gaijartzailea, Unai Elizasu

1. agurrak. Zuen buruak lehen bertsoan modu goxo eta umilean aurkeztu. Bigarrenean berriz modu harro eta txuloan
2. denak
Zahartzea da, gauzekiko ilusioa galtzea omen da… zein unetan sentitzen zarete, zahartzen ari zaretela?

3. Fredi eta Unai
Goiz osoan zehar egon zareten bi saharauiar saharar herriaren aldeko elkartasun ekitaldian. Bukatu da ekitaldia, eta dena biltzen hasi zarete

4. Irazu eta Andoni
Atletikek bart galdu zuen eta badakigu errealzaleak zaretela biak. Asko mindu gabe saio bat egingo duzue?

5. Fredi
Plaza zara Fredi. Bertsolariak noiz etorriko gogotxu egon zara urte bete zain. Gaur hemen daude

6. denak
Hondartzan lauak eguzkia hartzen baina gustora ez. Arratsalde osoa egoteko asmotan zinaten, baina denek nahi duzue joan ta ez dakizue nola irten aurrenekoak esaten esan gabe.

7. Fredi eta Andoni
Egun osoa pasa behar duzue elkarrekin eta orain aurrerapentxoa egin behar duzue. Nik dakidan gauza bakarra da gustora hasi eta nazka nazka eginda bukatuko duzuela elkarrekin.

8. Irazu eta Unai
Urteetan kanpinera joan gabe eta gaur animatu zareten bikotea zarete. Dena jarri duzue eta ilusioz beterik zaudete. Baina... Irazu 30 minutu daramana koltxoneta puzten

9. Andonik atzekoei
Andoni zu Iñazio zara, gure patroi aundia Jesusen Konpañia,fundatu eta dezu armatu.
Ez da ez etsairik jarriko zaizunik iñolaz aurrean gaurko egunean,.. ba atzeko hiru hauek jarri dira eta akojonatua zaude

10. Fredi eta Irazu
Txapelketa garaian halako ariketarik ez dago baina, lehian jarriko zaituztet. Gairik gabe, baina elkarren artean atsedenik eta txalorako tarterik gabe!

11. Andoni eta Unai
Unai, animali arraro edo espezie arraro mordoa du etxean. Aste bete bada, andoni duela bere bikote berria

12. denak puntutan "bizkaiko aberatsak" doinuan
13. agurrak