2009-07-30 Kasino plaza ederrean eta jende aldetik kopuru oso politean 13.00etan izan da saioa. Bertsolariak Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Xabi Paya eta Iratxe Ibarra. Gai-jartzailea, Unai Elizasu.
Hasiera batean, Zuriñe Iarritu zen saioa aurkeztekoa, baina kotxe matxura baten ondorioz, ezinezkoa zuen bertaratzea. 11.00etan telefono deia jaso nuen eta joango ote nintzan gaiak jartzea. Asko pentsatu gabe, bertarainoko bidean gaiak jartzeko aprobetxatu da. Gure ofizioaren kontra bada ere, lan gutxi egiteko denbora izanik, saio txukuna irten da
1. agurrak puntutan
2. denak
Atzoko saioan bertsolari zaharrak izan ziren bertan (Joxe Agirre, Mixel Aire, Xabier Amuriza eta Loidisaletxe)... lehen bertsoan esazue gaur bertsolari gazteak izatearen alde ona, eta bigarrenean txarra.
2. Xabi eta Onintza
Dantza eskola batean zabiltzate salsa eta karibear dantzak ikasten. Emanaldi gutxi izaten dituzue baina gaur, erromeri talde batek, ea haiekin batera erromerietara joango ote zareten zuek dakizkizuen dantzak dantzatzera eskatu dizuete
3. Iratxe eta Amets
1976ean, gaurko egunez irten zineten kartzelatik. Espainiako erregeak amnistia eman zuen. Mahai bueltan elkartu zarete gaur bazkaltzeko
4. Xabi
(saioko agurren ondoren, publikoari galdetu zaie ea nor nahi ote zuten bakarka entzun; eta jendeak Xabi aukeratu zuen eskua altxatuz)
gaia beraz, zergatik uste duzu aukeratu zaitula publikoak bakarka egiteko?
5. denak
Bi txirrindulari behar ditut (Iratxe ta Amets irten dira) ba beste biak gau pasan daude (onintza eta xabi) eta denak topatu zarete, ostiral goizeko txirrindulari frogaren hasieran.
6. Xabi eta Amets
Holandarrak zarete, holandako belarra. Jakin duzue San Mames izango dala zuen etxe berria eta Xabi pozez txoratzen dago, Amets berriz ez
7. Iratxe eta Onintza
Bi neska eta arraunlari. Berdinastunaren alde borrokan urteetan ibili ondoren lortu duzue ere emakumeak traineruan eta estropadak egitea. Hala ere, orain artean mutilen distantzia erdia egin izan duzue... eta bihar, lehen aldiz egingo duzue mutilen estropada eremu berean. Gaur, entrenamendu gisara proba egin duzue eta orain aldageletan zaudete biak xixko eginda
8. Ametsek atzekoei
Balendin Enbeita bertso paper lehiaketako epailea zare. Ohartu zara, jasotako bertso sorta bat zuk bere garaian idatzitakoa dela aurkeztu den bat. Atzeko hiru hauek behintzat aurkeztu dira eta zeinena izango ote da zure bertso sorta erabili duena lehiaketara bidaltzeko?
9. Iratxe eta Xabi
Bikotea. Bere garaian, furgoneta eder batekin ibili izan zarete batera eta bestera oporretara. Egun elkarrekin bizi zarete eta hipoteka gstuak direla medio, furgoneta saldu zenuten eta kotxe txiki bat erosi. Gaur oporretara zoazte berriz eta ohartu zarete, kotxe txiki horretan ez dala ia ezer sartzen furgonetarekin alderatuz. Zenbait gauza ezingo dituzue eraman eta horrek eztabaida sortu du zuengan
10. Onintza eta Amets
Amets hilabeteak dira Onintzari ez diola kasurik egiten. Eskuak irakurri zizkionetik behintzat, ez dio hitzik ere egin. Gaur, hara non topatu diren
11. denak
Gazte bazkaria dago gaur, ta bertaratzeko asmotan zarete baina,... keba, ez dizue sartzen uzten! zergatik ote!?
12. agurrak