SANTIO

2009-07-24 Santio Errekan (Aia) urteroko saioa izaten da 22.30etan. Bertako frontoian eta jende asko biltzen duena. Lekua ederra da oso.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Anjel Mari Peñagarikano, Sustrai Kolina eta Xebastian Lizaso. Gai-jartzailea, Unai Elizasu

Izaten dira egunak, ustez saio ona prestatu eta ia ia bat bera ere jotzen ez duzuna. Oholtzan bertan egitura aldaketak eta tono moldaketa bat egin nuen giroa ikusirik... eta eskerrak aldatu nuela bestela... (saioan ikusi liteke, numerazio aldaketa. Bertsolari bikote hiru aldatu nituen ere egitura txukun mantentze aldera)(Gai berri bat pentsatu nuen bertan ere eta hortarako bikote egokia bilatu behar nuen, gaia saioko une egokia gerta zedin) Plaza berezia da Santiokoa eta hotz xamar ere bazegoen aukeran. Guk ez genuen nahi beste asmatu...


1. agurrak
2. denak
Gaurko egun batez iritsi ziren lurrera ilargitik... orain zein arrazoiengatik etzinaten ilargitik jeitsiko eta bestetik, zergatik pena merezi izan duen jestea.

5. Irazu eta Maialen
erromerian jeisten ari direla aspaldi sumatu zenuten... baina ikusi duzue, betiko erromeri talde bat, nola bere erromeritan neska gazte gona dun motz dantzariekin igotzen direla plazara...

4. Peña eta Lizaso
Imaginatu gaurko hau dela azkenengoz elkarrekin jardungo zaretena


3. Irazu eta Sustrai
TVEko bi kazetari zarete. Tourrean zabiltzatenak... Mikel Astarlozak irabazi du, Sustrai pozik dago, Irazu berriz triste

7. Maialenek atzekoei imaginatu pinganillo bat dugula une oro, atzeko hauen konsejua laguntza zein unetan estimatuko zenuke gustoren?

6. Irazu
txapeldunaren ordez etortzeagatik mikro batetik poza adierazi eta bestetik pena.



8. Peña eta sustrai
gaztetxoak hasi dira hau antolatzen, gaztetxoegiak aukeran Peñantzako, ez baina Sustraientzako.

9. denak
Sexy sentitzea deserosoa omen dala... zuek oso ondo dakizue baina esan zergatik sentitzen zareten deseroso

10. Sustrai ta maialen
Bi helatu zarete. Maitemindu berri diren biren eskuetan zaudeten bi helatu. Urtzen hasiak


12. Xebastian denak
Orioko alkatea zara Xebastian ta hauek dira herrian orioko bandera jarri ez duten bakarrak... arrazoiak eman ta ea zer dion Alkate jaunak!

13. Puntutan librea
14. agurrak