Erandio, 2009-08-28

Bertsolariak: Unai Iturriaga, Maddalen Arzallus, Miren Amuriza, Arrate Illaro. Gaijartzailea, Unai Elizasu


Erandioko festetan 20:00etan egindako saioa. Plaza zaila topatu genuen. 50 lagun inguru bildu ziren plaza handian baina inguruetako bullak, txarangak, umeak, mozkorrak... ez dira oso lagungarri izaten eta saioa dexente baldintzatu zuen. Tenperatura ere hoztuz joan zen... ahal zena egin genuen eta aurrean zegoen jendeak ondo pasatu zuen, egoerak egoera...




1. agurrak
2. denak
Danak gara gazteak baina sarri izaten sentsazio arraroak izaten dira adin honetan… noiz sentitu zarete gazte zaretela ume, eta noiz zahar gazte zaretela

3. Unai eta Miren
Semea atletikekoa jokalaria duzue… semea ikustera herriko tabernara jeitsi zarete… jendea ugari da bertan, eta sufritzen ari dala ikusten ari zarete.

4. Maddalen eta Arrate
Festetan, koadrillen arteko lehiaketa ugari badira... baina zuen koadrilakoak ez dute zuekin kontatu parte hartzeko!

5. Unai
Krisian omen dago jende ia guztia, zu berriz egunetik egunera beranduago iristen zara etxera!

6. denak
Tenperatura hoztuz doa eta esaiguzue berotzeko zein modu egon daitezkeen... hori bai, mikro honetatik esaten duzuena umeek entzuteko modua izango da, beste honetatik esaten duzuena berriz ez lukete entzungo

7. unai eta maddalen
Erandio auzo askoz osatutako herria da. Gainera, uztailetik abuztura bitarteko asteburu guztietan bada festaren bat auzoren batean... Unaiek proposatzen du, asteburu guztietan festak izan beharrean, aste betean denak biltzea eta horrela oso festa handiak egin... maddalenek ez du halakorik nahi

8. arrate eta miren
txapelketarako zurekin bildu nahi du Mirenek… entrenatzeko! Arratek ez zaitu entrenatu nahi!

9. Maddalenek atzekoei
Aurrekoan galako afaria antolatu zen Erandion... eta Maddalen, atzeko hauei afarira sartzen ez zenien utzi... orain duzu arrazoiak esateko garaia!

10. arrate eta unai
Jubilatuentzat luncha antolatu dute eta goizegi generoa bukatu delako, kexatzera datoz… ta badakizue jubilatuak nola diren, lunch eskaxiakin hasi eta ez da jakiten noiz bukatzen duten…

11. maddalen eta miren
ze polita den Bilbo, Erandio entzun izan duzue… ordu bete daramazue herritik bueltaka edertasun horren bila… ez duzue topatzen…

12. denak
Puntutan

13. agurrak