1. agurrak
2. denak
Uda bukatu eta errepasoa egiten hasi zaretenean, ostia... uda honetan egindako zeozerrekin baduzue damurik?
3. Maialen eta Xebastian
Normalean udan ez zarete oporretara joaten eta beti herrian bakarrak izaten zerate. Aurten berriz, jende asko ez da oporretara joan eta herriak ez zaudete bakarrik...
4. Iker eta Peña
sekretu bat. Ikerrek eta Peñak hauxe esan didate saioa hasi aurretik. 12tarako bukatu behar diagu, gero berrobira juan behar dugu eta, bertan streptesa dagolako! Hala, iada esan dut sekretua...
5. Irazu eta Andoni
Gaurko notizia da monja bat positibo eman duela eukaristiako ardoaren ondorioz. Zuek zarete honen errudun, Irazu zu zara monjari ardoa eman zeniona, ta Andoni zeu zara Jainkoa... zure odola baita monjak edan duena.
6. Maialen
ez, ez, ez... (tono eta tenpo ezberdinean ez mordo bat esan nituen)
7. denak
galdera bat: zuek zer egiteko kapaz zarete lana ez galtzearren?
8. Xebastian eta Peña
Azken lau eta 8 urteetan, atzeko hauen deiak jaso izan dituzue txapelketa garaian entranatzeko... aurten txapelketa da eta inork ez dizue deitu!
8b: Beste lauak altxa ziren nik ezer esan gabe!
9. Maialen eta Irazu
Mundu mailako aldizkari ezagun batek, munduko leku zoriontsuenen zerrenda kaleratu du... ohartu zarete gure herria ez dela zerrendan azaldu ere egin!
10. Ikerrek atzekoei
Iker Jon Roteta da, Alkizako alkatea. Orain gutxi ezkondu zen baina horren aurretik despedida egin zenuen eta herriko jendeak aukera zuen despedidarako joateko... atzeko hauek apuntatu ziren baina, egun hartatik iada ez diezu arpegira begiratzen!
11. Andoni eta Peña
(Hasiera batean, Alkizako Peñaren muxuaren bertsoaren inguruko gai bat nuen baina atzean muxuaz hizketan jarri ginenean, Peñak gai hori sarri entzun dala eta beste bat jartzeko eskatu zidan; eta nik horrela egin nuen. bertsolaria ahalik eta erosoen eta gustoren egotea uste baitut dela gure lanaren zati bat eta ez gaizki sentiaraztea; nahiz eta jakin gaia ona zela, aukera ez jartzea erabaki nuen) (ondorioz, bertara joan ta frontoiko ezker paretan publizitatea zegoela ikusita -aurreko urteetan ez zegoen- egoera hori erabili nuen aitzaki modura)
Pozik etorri gera hona, jakin dugunean babesten gaituen enpresa batzuk badirela hemen, ta hargatik euren publizitatea hor... zuek orain frotoi osoa duzue nahi beste iragarki jartzeko.
12. Irazuri puntuak
Ariketa berezia zen. Atzeko bakoitzak puntu bat jarri, Irazuk erantzun eta gero Irazuk bere buruari puntu bat jarri behar zion atzekoek erabilitako puntua gaitzat hartuta ta berak erantzun berak jarritako puntuari. Jolas bat... ondo atera zen, batipat, bi mikrotik egin zuelako Irazuk eta bisualki ondo joan zen (atzean geundela adierazi nion Irazuri ariketaren nondik norakoa... mikro aurrean egonda akaso akaso ez ulertzeko modua legokeelako)
13. Denak andoniri
Andoni egunotan sensible dabil. Edozer gauzak mintzen du baina gaur gogor egotea erabaki du... atzeko hauek baina, lagun ustekoak direnak, zu erortzen saiatuko dira... zu mintzen!
14. Puntuka
Peña eta beste hiru ta Peñari erabakitzeko aukera eman nion norekin. Irazu, Iker eta Xebastian aukeratu zituen
15. agurrak
Alkiza, 2009-09-04
Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia eta Jexux Mari Irazu. Gaijartzailea, Unai Elizasu
Urteroko festetako jaialdia da Alkizakoa. Frontoia tope, giroa ederra eta esker oneko jendea. Saioa ondo joan zen, ondoegi hasi zen akaso baina ondo