2009-08-23an plaza izan zen saioa. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Maddalen Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano eta Julio Soto. Gaijartzailea, Luze
San tiburtzio festetako saioa, urterokoa. Plazan eta jendea tope. 500 bat lagun bertsoak entzuten eta txalo jotzen. Ederra, udako ederrenetakoa ziurrenik!
1. agurrak
2. denak
zuek zarete, ia ia bakarrak, udaz, oporretaz, eta festetaz nazkatuak zaudetenak… zergatik baina?
3. andoni – maialen
gerra zibilan inguruko pelikula egin da aurten Leitzan (la buena vida). Militarrez jantzita ibili dira herrian aktoreak eta zuen amona, lehio atzean, beldurtuta dago.
4. peña – igor
aita zarete biok eta Igorri, on egin dio aitatasunak, Peñari berriz...
5. soto – arzallus
atzeko hauek probatuak daude baina zuentzako lehen aldia izango da txapelketa nagusia parte hartuko duzuenak. Bidenabar, jakizue Leitzan izango dela aurten bertsolari txapelketa nagusiko final laurden bat! Baina txapelketa hitza entzun eta zer sentitzen duzue?
6. Peña
Hitz bat, Leitza
7. lujanbiok atzekoak
Koadrilan afaldu behar duzue eta zu zara dana koordinatzeko ardura duzuna Maialen. Atzeko bakoitzari eginkizun bat eman zenion eta denek egin dute gaizki.
8. peña – soto
bikotea zarete. Peñak, bezperan harrapatutako 15 uxo prestatu ditu afaltzeko gaur goxo goxo Juliokin. Afalostean, kalera jeitsi eta tiropitxoian geratu zarete. 15 minutu darama Peña txotx bati ezin jo dagoelarik
11. maialen – arzallus
Lujabiok ongi ezagutzen du ingurutxoa. Arzallusek akaso ez. Leitzan bada bertako dantza dotore askoa ingurutxoa. Bikoteka eta bikotea bilaltzeko egiten dena. Arzallusek, lore ederrak ditu balkoiean eta dantzarako orduan, Lujanbio hor datorkio lore sorta batekin dantza eskatuz!
10. denak Andoniri
Adnoni, Leitzako alkatea izan nahi duzu baina atzekoek ez dute nahi! Haien arrazoiak entzun eta ea Andonik zer dioen!?
9. andoni – igor
Zuen semeak azterketak rekuperatu behar ditu irailean eta erabaki zenuten festak gozateko zirela eta festetan ikasteari uzteko. Festak bukatu ziran eta semeak, festetan ligatu eta egunero datorkio neska etxera…
12. denak
puntuka alde batean gazteak eta bestean zaharrak. batean gaupaseroak eta bestean txintxoak!
13. agurrak