2009-08-10ean, Aste Nagusian izandako saioa Easo plazan eguerdiko 12.30etan. jende mordoa bildu da eta giroa oso oso ona!! Gozada bat bertatik jardute hutsa bera!
Bertsolariak: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Unai Gaztelumendi. Gaijartzailea, Unai Elizasu
1. agurrak
2. denak: Aste Nagusiko egitarauari begiratuz, egunero goizetan bada kirol jardueraren bat. Baina festetan eta goizetan kirola egitea ez dakit ba... lehen bertsoan bere alde ona esan eta bigarrenean bere txarra
3. Andoni eta Unai. Bi uso zarete. aurreko larunbatean, ustez donostian egon behar zuen PUM!!! handi baten beldur pasa duzue urtea, baina ez da Pum bakarra izan, pim pam pum...
4. Uxue eta Amets. Amets Igeldoko harria da eta Uxue Donostia. Urtean zehar elkarrekin egon gabe baina atzo egon zinaten bai!
5. Andoni. Errelaren 100. urteaurreneko himnoa egin zenuen eta gaur eskaera bat jaso duzu bizkaitik. Errealaren himnoa baina bertsio bizkaitarrean
6. denak. Piratak zarete lauak. ze lapurtuko zenukete Donostiatik?
7. Amets eta Andoni. Badugu lagun komun bat eta berak orain gutxi esandako esaldi bat buruan dabilkigu azken aldian "nik ez dut ezer hartu, zin dagit ez dudala ezer hartu!" (MIkel Astarlozak txirrindulari, bertsozale eta lagunak esandako esaldia da!)
8. Uxue eta Unai. Bikote hasi berria eta hondartzara joan zarete eguzkitara. Uxuek krema behar zuela eta Unairi maitekiro eskatu eta honek kariño guztiarekin eman dio bizkarrean. Urrengo egunean, Uxuen bizkarra dana erreta dago!
9. Ametsek atzekoei. Badakizu Donostian ze gauza antolatzen dituzten eta guapo/guapa lehiaketako epailea zea. Atzeko hauek hurbildu ziren baina ez zenien parte hartzeko baimenik eman. zergatik baina? atzekoek gero erantzun dezatela!
10. Uxue eta Andoni. Parrandan zabiltzatela Uxueri zerbeza Andoniren "gainera" erori zaio. Tabernari lehortzeko zerbait eskatu eta 10 minutu daramazu bera lehortzen!
11. Unai eta Amets. Puntutan egin zazue baina belozidadean, txaloentzat tarterik gabe... badakizue donostian beti zeozer berezia behar izaten dutela
12. agurrak