Irura, 2009-09-27

Plazan 19.30etan izan da saioa. Plaza zabala izanik ere, jende dexente bildu da.
Bertsolariak Aitor Mendiluze, Xebastian Lizaso, Jon Martin eta Uxue Alberdi; Gaijartzailea, Unai Elizasu.

Saioaren laburpena bideoan hemen

1. agurrak
2. denak. saio honen bideoa hemen
Denok kantatu izan duzue zuen herrian sekula, baina etxean jarduteak baditu bere alde onak eta alde txarrak… lehen bertsoak onak ta bigarrenean txarrak

3. aitor eta jon
Hemen bada elkarte bat, gazte alaiak izenekoa. Zuek bertako bazkide izandakoak baina kanporatuak izan zarete… ez gazte ez zeratelako, tristeak zaretelako, oso oso tristeak


4. uxue eta xebastian. saio honen bideoa hemen
zuen bizilagunak, gauera kriston soinuak egiten dituztela eta, zuek txanpor bera erabili nahi izan zenuten… eta haiek hasten diren bakoitzean hasi izan zarete zuek ere… azken aldian beraien soinurik ez duzu entzun eta zuek ere ez duzue soinurik egiten…


5. aitor. saio honen bideoa hemen
sukaldera joan, frigorifikotik txorixua atera eta bokadilloa prestatzen hasi zara!

6. Uxue, Jon eta Xebastian
Puntutan egingo duzue, hamarreko txikian baina zuetako batek, nahi duenak ta nahi duenean, puntu bakarra kantatu beharrean bi kantatuko ditu.

7. jon eta uxue
gazte festetakoen afaria zaharren biltokian izan zen atzo. Jon zaharra, afari horren kontra agertu da pankarta baten atzean… uxue, gaztea beregana hurbildu zara


8. xebastian eta aitor
Zuen semeak 6 egun barru kantatu behar du bertsolaria txapelketan. Azken asteotan, lorik hartu ezinik sumatu duzue etxetik


9. Jonek atzekoei
lehengo urtean kilometroak Iruran lan egin zuten hauek, eta datorrenean astean donostian laguntzeko prest omen daude baina, zuk ez diezu utzi nahi, aurreko urteko esperientzia ez baitzen oso ona izan

10. uxue eta aitor
jai egitarauan ekitaldi asko jartzen dira baina bada bat, kezka asko sortu duena eta inor enteratu ez dena. Meza nagusia. Jai batzordeak, uxuek, egunero jarri nahi zuen meza jai egitarauan, baina aitor apaizak ez!

11. Jon eta Xebastian
Aurreko ariketa hori oso ondo irten ez denez, orain libreak, beti bezela jardun ... ta ahal dela ondo!

12. agurrak