2009-10-03. ZESTOAko Kiroldegian, Txapelketa Nagusiko lehen final laurdena
Bertsolariak: Jone Uria, Uxue Alberdi, Iñaki Gurrutxaga, Oihana Bartra, Miren Artetxe eta Odei Barroso.
8KO NAGUSIA
INEMeko bi langile zarete. Egunero bezala, goiz-erdian, kafea hartzera atera zarete langabe-ilara luzea han utzita.
Zuen familiako belaunaldi guztiek zirkoan egin izan duzue lan urtetan.Beste askotan bezala, astebete igaro duzue herri batean, dena bildu eta bazoazte beste herri batera.
Ez da denbora asko zuen semea etxetik joan zela. Astean behin etortzen zaizue bisitan. Oraintxe sartu da atetik tuperbare hutsak eskuartean dituela.
8KO TXIKIA
Bikotea zarete. Uda aurretik, egunero joaten zen 3__________________ gimnasiora pesak egitera. Uda bukatu denetik ez da sofatik ia altxa ere egin.
Bi lagun zarete. Uda herriz herri, festaz festa pasatu duzue. 6__________________, asteburu honetan aurreko asteburuko toki berera joatea proposatu dizu 1__________________ek, baina zuk ez duzu nahi.
Aita/ama-semeak/alabak zarete. 5__________________ semeak/alabak erabiltzen duen autoa zure izenean dago, 4__________________, eta dagoeneko bost gutun jaso dituzu trafikotik.
PUNTUARI ERANTZUNAK
1 Azken txapelketatik / jadanik lau urte
Txapelaren atzetik / horrenbeste buru
Abenduak hamahiru / eta Barakaldo
2 Herri hontakoa zen / Uztapide zena
Zuek ote zarete / enborran ezpala
Egun osokoa zen / garai hartan plaza
3 Udan arrauna eta / neguan futbola
Esku-pilota berriz / aspertzeko beste
Ta hitzaren kirola / ostegun gauetan
4 Puntuazio ona / zuk lortu ezkero
Ondo erantzun behar / puntuak lortzeko
Puntu txarrak zirenik / ez esan mesedez
5 Bainu-etxea dugu / guztion eskura
Jakusian murgildu / ta ura borborka
Ta gero masaje bat / algak ta buztina
6 Bihar euskararekin / Donostian zita
Euskararen festara / litroak hartuta
Pena zita urtean / behin bakarrik dela
10EKO TXIKIA
Lanera joan aurretik, kafe bat hartu duzu taberna batean 3__________________, eta 6__________________ ikusi duzu han. Gaueko hamaikak dira, berriz sartu zara taberna berean, eta han jarraitzen du 6__________________k.
Zuk 1__________________ lan-elkarrizketa bat duzu, eta haurdun zaude. Elkarrizketan haurdunaldia ez aipatzeko aholkatu dizu 4__________________ lagunak.
Aita/Ama-semeak/alabak zarete. Gaur 5__________________ semearen/alabaren ezkontza-eguna da, eta bi ordu daramatzazue bere bikotekidearen zain.
KARTZELA
Eskuartean duzu sinatu beharreko papera.