Leitza, Txapelketa Nagusia

2009-10-09. LEITZAko kiroldegian jokatu da bigarren final laurdena.
Bertsolariak: Etxahun Lekue, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñigo Manzisidor "Mantxi", Xabier Sukia, Ibon Ajuria eta Iñigo Olaetxea.

8KO NAGUSIA
Parkean paseoan zabiltzatela, zuen alaba gaztea ikusi duzue norbaitekin musuka.

Astero joaten zarete mendira elkarrekin. Gaur, abiatu orduko ohartu zarete ehiza-denboraldia hasi dela; ehiztariz beteta daude bazter guztiak.

Enpresa bereko bi akzionista zarete. Azken urtebetean zuen enpresako 12 langilek egin dute beren buruaz beste.

8KO TXIKIA
A, B zure laguna ez da etxetik asko ateratzen, baina gaur animatu eta gauez irten zarete. Gaua aurrera doa, eta barra gainera igo da B dantzatzera.

Alkoholemia-kontrola ikusi duzue aurrez aurre, eta edanda zoazte biak. Kontrola saihesteko, autoa aparkatu eta elkarri muxuka hastea proposatu dizu B-k, A.

Bikotea zarete. Lehenbiziko aldiz joan zarete zinera. Bk hautatu du zer pelikula ikusi, eta segituan lo gelditu da.

PUNTUARI ERANTZUNAK
Leitzak eta kirolak / lotura zuzena
Harri-jasotzaileak / etxe bakoitzean
Harriak jasotzeko / balio al duzu?

Perretxiko ugari / mendixka hauetan
Gipuzkoarrek dute / lapurraren fama
Zenbat ordaintzen duzu /onddo bakoitzeko?

Dotore zaude hemen / oholtza gainean
Zuk lisatu al duzu / gaurko kamiseta?
Oparitua al da / soinean duzuna?

Pilarika eguna / dugu astelehena
Ospatzen ote duzu / Hispanitatea?
Opor-festa ugari / santuen kontura

Euskal arrantzaleak / bahituta daude
Arrantzale bizitza / gogorra ta latza
Arrainen bila doaz / oso urrutira

Orbela mendietan / pilatzen hasita
Gaztainak ere laster / morkotsetik kanpo
Galtza motzak etxean / uzteko garaia

10EKO TXIKIA
Bikotea zarete. Seme-alaba eta biloba guztiak etortzen zaizkizue larunbatero bazkaltzera. Zazpiak dira, eta oraintxe joan dira denak. Astero bezala, begiak distiratsu sumatu dizkiozu B-i, A.

Anaiak/Anai-arrebak zarete. Gurasoak adinean aurrera doaz, eta bakarrik bizitzeko zailtasunak dituzte. Zuen artean zaintzeko txandak antolatzen hasi zarete, eta B-k ez omen dauka egun bat ere libre.

Zuk A ,duela hilabete, lagun bezala soilik maite zenuela esan zenion B-i, eta ez duzu harrezkero ikusi. Gaur, topo egin duzue elkarrekin.

KARTZELA
Diru asko eskaini dizute. Baina ez zaude prest.