2009-10-11 BILBOko ARRIAGA antzokian jokatu zen hirugarren final laurdena.
Bertsolariak: Iñaki Zelaia, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu eta Asier Otamendi
8KO NAGUSIA
Asteko erosketa egitera joan zarete elkarrekin. Ordaintzeko garaia iritsi denean, gurditxotik gauzak kentzen hasi behar izan duzue!
Hamar urte daramatzazue alargun. Hitzordu antolatua edo itsua izan duzue ezezagun banarekin. Hitzordua bukatu, eta etxera bueltan zoazte biok.
Bertsolari banaren gurasoak zarete. Saioa hasi eta berehala, aretotik atera zarete biak.
8KO TXIKIA
Zuk A negozio txiki bat duzu, eta B zure langilea da. Bk nahi duena eta nahi duenean egiten du beti, eta zuk A ezin duzu gehiago jasan.
Sukaldaritza-ikastaroa antolatu dute herrian. Zu A hara joan zara, eta hara non ikusi duzun B zure amona koadernoa eta boligrafoa eskuetan dituela.
A, B kazetariak ordubeteko elkarrizketa egin zizun telebistarako. Elkarrizketa hartatik, 20 segundoko zati txiki bat baino ez dute eman.
PUNTUARI ERANTZUNAK
Zaharra zara Bilbo / Bilbo zaharra zara
Gugenheim, Zubizuri / eta Euskalduna
Zazpi Kaleek dute / xarma berezia
Madril olinpiadetan / kanpo geratu da
Gaur egun olinpiadak / negozio galanta
Euskal selekzioa / hurrengo urratsa
Autobusa, taxia / metroa ta trena
Bizikletak dabiltza / Bidegorrietan
Garraio publikoa / garestia omen
Surfisten topaleku / omen da Mundaka
Ezin surfean egin / olaturik gabe
Trebea izan behar / zutik irauteko
Telebistan aspaldi / zenbat aldaketa
Goenkale oraindik / ez zaigu bukatu
Arralden gertatzen da / aspaldi denetik
Athletik hasi behintzat / ederki hasi da
Errege Kopa dute / guztiek buruan
Botatzekoak dira / laster katedrala
10EKO TXIKIA
Zu A banketxe bateko langilea zara. Gaur goizean, banketxea irekitzera joan zarenean, B eskalea aurkitu duzu ate ondoan lo.
Ohera sartu, eta goxo-goxo jolasean hasi zarete. Bost minutu pasa, eta bizkarra eman dizu A-k, B.
A semea/alaba eta B aita/ama zarete. Parrandara irten zara gaur, A, eta B ama/aita etorri zaizu bila. Autoan sartu orduko ohartu zara aitaren/amaren alkohol-usainaz.
KARTZELA
Denbora daramazu ilunabarrean etxetik irten eta egun-argiz itzultzen. Ezin duzu horrela jarraitu.