Ongi etorri www.gaijartzailea.com web gunera

Txapelketetako gaiak, egiturak, aholkuak... nire saioetako eta beste gai-jartzaileen saioetan jarritako gaientzako txokoa da hau. Inoiz gaiak jartzea okurritzen zaionarentzako aholku baliagarriak, iritziak trukatzeko leku bat, eztabaidetarako... Inork gaijartzailetzaren inguruko laguntzarik edo beste ezer beharko balu , hauxe du nirekin harremanetan jartzeko bidea: emaila gaijartzailea@gmail.com


Bertso & Jazza

2008ko Donostiako Jazzaldian estrainatutako emanaldia da Bertsoa & Jazz. Bertarako egin zen lana, izandako harrera eta jasotako eskariak kontuan hartuta, proiektuarekin segi eta ideia garatzen jarraitzeko asmoz ibiliko dira urte betez. Donostiako Jazzaldian bide berri eta esperimentaziorako urrats bat eman zen arren, musika eta bertsoaren arteko soka estutuz, lotuz, tenkatuz, jolastuz, askatuz jarraituko dute 2009ko uda bitartean. Denbora tarte honetan, 12 emanaldi inguru egiteko asmoa dago.



Munduko inprobisazioan oinarritutako bi kultur adierazpen garrantzitsuenak elkarrekin egongo dira oholtzan emanaldi honetan: jazzaren musika inprobisatua eta bertsolarien hitz inprobisatuak. Baina ez da bertso saio bat izango, non musikariek, bigarren planoan, piezaren bat edo beste joko duten. Ez eta jazzeko kontzertu bat ere, non bertsolariek zerbait sinbolikoa abestuko duten. Musikariek bertsolariekin eta bertsolariek musikariekin, batera egingo dituzte inprobisazioak, benetako elkarrizketa eratuz: musika izango da bertsolarientzako gaia eta bertsoak musikarien gaia. Ez da kantaldi bat izango, emanaldi bakoitza ezberdin egingo duena gai-jartzaileak jarritako gaiak izango baitira. Oholtzan lau bertsolari, bost musikari eta gai-jartzailea izango dira, akorde eta errima jokoak eginez.

Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Jon Maia
Musikariak: Bixente Martinez, Haritz Oleaga, Asier Ituarte, Jon Piris eta Julen Izarra.
Gai-jartzailea: Unai Elizasu

Emanaldiak
2008-07-25. Donostiako Victoria Eugenia. Donostiako Jazzaldiaren barruan
2009-01-22. Iruñeako Gaiarren.
2009-03-28. Tolosa. Leidor . Irudiak ikusteko, klikatu hemen
2009-05-22. Eibar. Koliseoa
2009-07-19. Zarautz
2009-08-07. Gasteiz
2009-10-16. Durango

Zure aulkitik

Zerbait idatzi nahi baduzu, zerbait proposatu, eztabaidarako gai bat iradoki, blogarekiko edo gai-jartzailetzarekiko iritzirik jarri nahi baduzu, hementxe duzu aulkia, zure aulkia. Bertan exeri, klikatu eta idatzi

Bidali zure gaiak

Zuk jarritako gaiak, bidali gaijartzailea@gmail.com helbidera eta berehala zintzilikatuko ditut

Blogaren egilea

Blogaren egilea
Unai Elizasu Gai-jartzailea