DURANGOko LANDAko gunean izan zen emanaldia 22.30etan. Hasiera batean elizapean egin behar zen, baina hotza zela eta Landako epelera joan ginen. Epelagoa bai, baina hoztuz joan zen emanaldia aurrera joan ahala. Jendea gustora geratu zen baina.
Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arzallus. Musikariak: Bixente Martinez, Jon Piris, Hasier Oleaga, Asier Ituarte eta Julen Izarra. Gaijartzailea, Unai Elizasu
1. agurrak
2. jon eta amets.
Durangoko azokan zaudete biak. Disko eta liburua atera duzue eta firmatzera zatozte. Oraindik ez duzue bakar bat ere firmatu
3. Maialen eta andoni.
Andoni Urkiolako harrian buelta eta buelta ibili zara eta hainbeste buelta eman ondoren, ziplo erori eta konortea galdu duzu. Anbulantzian esnatu eta Maialen duzu ondoan, pultsua hartzen.
4. jon.
esku burdina zara. aspaldion lan gehiegirekin zabiltz
5. maialen eta amets.
Azti baten konsultara joan zara Maialen eta kristalezko bola atera eta hara non, barruan Amets zegoen
6. andoni.
Burumakur irten zara, elizatik
7. denak. Hauek guztien semeak, ikastolan hasi berritan… eta andereinoaren lehen galdera, zer egiten dute zure gurasoek!?
8. amets.
Karibeko hondartza batean zaude amaka batean entzada. egunkariak hartu eta lehen orrietan zure argazkia ateratzen da
9. Andoni eta Jon kantua gai izango da (kantua: San Simon eta San Juda. joan zen uda, eta negua heldu da: (bis) ez baletor hobe, bizi gara pobre. eremu latz honetan ez gara hain onak benetan.
Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak. ez dugu abererik, ez gara aberatsak )
ez dugu, ez dugu… baina zer dugu!? Zer gara? Zer dugu baina… duguna gara?
10. Maialen.
Amonaren etxera bazkaltzera joan eta bazkalostean hizketan hasi zarete. Inoiz ez bezela, Bonbardaketan bizi izan zituenak kontatu dizkizu amonak.
Urteko gairik eta bertsoaldirik onentxuena iruditu zitzaizkidan Maialeni jarri eta kantatuak. Zergatik ez dut aipatuko, baina barne barnetik kantatzeko aukera izan zuen, kasualidade ederra!
11. amets eta andoni.
egi bat: lehen aldia da Bizkaian bertso jazza dugula. gezur bat: izugarrizko gogoa zuten bertan jarduteko
12. maialen eta jon.
librean
13. Agurrak