2009-10-17 UZTARITZEko Kiroldegian izan zen laugarren final laurdena. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Arkaitz Estiballes, Aitor Sarriegi, Xabi Paya, Unai Muñoa eta Erika Lagoma.
8KO NAGUSIA
Egunkariko bi langile ohi zarete. Gaur goizean, bertsolari andana egon da zuekin pankartaren atzean.
Gaua da, eta supermerkatuko atarian egin duzue topo zabor-kontainerretik janaria ateratzen.
Anai-arrebak/anaiak zarete. Zuen gurasoek ez zizueten euskaraz irakatsi. Aita zahartu eta burua galtzen hasi denean, euskaraz hasi zaizue.
8KO TXIKIA
A aita/ama eta B semea/alaba zarete. Play station-a oparitu diote B semeari/alabari, eta zuk A ordubete daramazu kableak aurrera eta atzera martxan jarri ezinik. A urduri sumatzen duzu alboan.
Zu A autobus gidaria zara. Lehendabiziko geltokian igo da B autobusera; azken geltokira iritsi zarete jada, eta B ez da oraindik jaitsi autobusetik.
Arropa erostera joan zarete, eta, beti bezala, desesperatuta itzuli zarete biok etxera. Zuk A dena handi daukazu, eta zuk B, berriz, dena txiki.
PUNTUARI ERANTZUNAK
Bidasoa erreka / askorentzat muga
Mugarik gabekoa / omen da Europa
Poliziak dabiltza / hara eta hona
Euskaltzaindia ere / adinean gora
Kostatzen ari zaigu / euskara indartzen
Bihar Nafarroan da / ikastolen besta
Lehengo asteburuan / Xalbador Eguna
Xalbadorren txistuak / zuretzat balira
Entzulea ote da / epaile zorrotza
Bake Nobel saria / Ameriketara
Zer egin du Obamak / bakearen alde?
Guantanamo oraindik / irekita dago
Baionako oihua / AHTrik ez
Uztaritzen nahi dute / geltokia jarri
Eurodisneyra denok / azkar iritsi nahi
Carla Brunik ohore / handia lortu du
Sarkozy txikia da / Carlaren ondoan
Botere-gosea da / munduan nagusi
10EKO TXIKIA
Bidaia bat hartu zenuten bere garaian. Azken asteotan hango berri txar ugari agertu dira komunikabideetan. B-k bertan behera utzi nahi du bidaia.
Psikologoa zara, A. B zure kontsultara joaten da astero, jendearekin erlazionatzeko arazoak dituela eta. Gaur bestan edo parrandan topatu zarete, eta B bakarrik dago taberna bazterrean.
Bikotea zarete eta ume bat izan duzue oraintxe. A, haren zaintzeko, lana utz dezazun proposatu dizu B-k.
KARTZELA
Sarraila aldatzera etorri dira; oraintxe eman dizute giltza berria.