Bergara, Txapelketa nagusia

2009-11-07an, Bergarako Kiroldegian izan da lehen final erdia.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Etxahun Lekue eta Fredi Paia.

8KO NAGUSIA
Bikotea dira. Hilabete honetan bukatuko dute hipoteka ordaintzen.

Haurdun daude biak, eta emaginaren kontsultako itxarongelan daude. Aurrean dute A gripearen aurkako txertoa hartzea gomendatzen duen kartela.

Hauen semeak neska bat bortxatu eta hil zuen. Haren aurkako epaiketa gaur hasiko da, eta oraintxe sartu dira biak epaitegian.

8KO TXIKIA
A-k mila aldiz esan zien lagunei ez zuela ezer berezirik nahi ezkontza-agurrean, baina B streeperrarekin bakarrik utzi dute gela batean.

A lanak eragindako estresari aurre egiteko terapia batera joan da, eta B nagusiarekin egin du topo han.

Herri bereko bi herritar dira A eta B. A igandero joaten da mezetara, eta eliza erdi hutsik egoten da. Gaur telebista meza grabatzera datorrela eta, inoiz ez bezala, B ere etorri da.

PUNTUARI ERANTZUNAK
Kiroldegia ere / txiki geratu da
Bertsozaletasuna / ei doa gorantza
Laurdenak bukatu ta / finalerdietan

Kantauri itsasoa / haserre zeharo
Aterkia ibiltzen / ohituta al zaude
Urtegiak berriro / goraino beteta

Behobian korrika / hemezortzi mila
Batzuek gozatu ta / besteek sufritu
Horrelakorik inoiz / egin ote duzu

Kooperatiba pila / hemen inguruan
Hemen ere badira / langabe ugari
Ditxosozko krisia / noiz bukatuko da

Euskaldunak lehorrak / maitasun-keinutan
Besarkadak gutxitan / ematen ditugu
Nori eman, hemendik / jaisten zarenean

Ta Telesforo Monzon / Bergaran jaio zen
Euskal Herria zuen / aberri bakarra
Zer pentsatuko luke / bizirik balego

6 PUNTUKO MOTZA
Lanpostu baterako elkarrizketa egiteko zain daude biak. A-k 52 urte ditu, eta B-k 25.

A etxera heldu denean, B bikotekidea aurkitu du bere poltsa miatzen.

Bikotea dira A eta B. B lanetik erretiratu denetik, hauen elkarbizitza asko korapilatu da.

KARTZELA
Argazkilaria zara. Oraintxe iritsi zara gertakariaren lekura, eta lanean hasteko unea da.