Gasteiz, Txapelketa Nagusia

2009-11-08 Gasteizko Europa Pabiloilean izan zen bigarren final erdia.
Bertsolariak: Miren Amuriza, Iñaki Zelaia, Arkaitz Estiballes, Unai Iturriaga, Xabi Paya eta Maddalen Arzallus.

8KO NAGUSIA
Herri txiki bateko bikotea dira A eta B, eta denda txiki bat daukate. Bien alaba atxilotu zutenetik, herritar batzuek utzi egin diote hauen dendan erosteari.

A eta B kalean dabiltzala, odola emateko autobusa ikusi dute, eta ilara luzea dago sartzeko zain.

Gerra-garaian, haurrak zirela, Errusiara eraman zintuzten A eta B, eta han bizi dira harrezkero. Jaurlaritzaren gutun bat jaso dute orain omenaldi batean parte hartzeko.

8KO TXIKIA
Aireportura joan behar du A-k, eta B-k esan dio eramango duela. Autoan daramaten denboran, seigarrenez pasatu dira leku beretik.

Euskal Herria tandem baten gainean zeharkatu nahi dute A-k eta B-k. Kilometro bat besterik ez dute egin, eta A- k pedalei emateari utzi dio.

Komunera joaten direnean, ezberdin jokatzen dute oso hauek. A-k ezertan hasi aurretik garbitzen ditu eskuak. B-k lanak amaitu ondoren garbitzen ditu.

PUNTUARI ERANTZUNAK
Arabako ardoa / oso sonatua
Zuri, beltz ta gorria / hirurak aukeran
Baso bat ona ei da / osasunerako

Gazteiz neguan dugu / hotza oso hotza
Belarrietaraino / tapatuta hemen
Baina Lurra gero ta / beroago dago

Unibertsitatean / ikasle ugari
Gasteizen ostegunek / omen dute fama
Parranda, ikasketak / bikote polita

Trebiñuk izan nahi du / Arabako parte
Urrun sentitzen dugu / gugandik Gaztela
Goazen Trebiñora / Txapelketarekin

Txerria gizenduta / San Martinetan jai
Txorixo, odolki ta / urdaizazpikoa
Zerri ugari bada / gure inguruan

Juanito Oiartzabal / ezaguna dugu
Zigarroa erreta / Everesten gora
Orain telebistako / izar bihurtu da

6 PUNTUKO MOTZA
Bikotea dira A eta B, eta gustura izango lukete haur bat, baina badakite gaixotasun genetiko bat izateko arriskua duela. A-k saiatu egin nahi du. B-k ez.

Hilabete daramate ezkonduta A-k eta B-k. Gaur, B-k A-ri esan dio ezin duela berarekin segi.

Bikotea dira A eta B. B-k minbizia izan zuen, eta, sendatu zen arren, harrezkero ez du A-ren aurrean biluztu nahi.

KARTZELA
Mezu hau jaso duzu mugikorrean: ez egon nire zain