Tolosako Usabal kiroldegian, final erdietako lehen itzuliko hirugarren saioa jokatu da.
Bertsolariak: Sustrai Colina, Uxue Alberdi, Igor Elortza, Iñaki Gurrutxaga, Ainhoa Agirreazaldegi eta Iker Zubeldia
8KO NAGUSIA
Zahar-etxe bateko bi adindu dira A eta B. Asteburu oro, hainbat gazte boluntario etortzen dira eguna hauekin igarotzera.
A-ri eta B-ri, ustekabean, gaur alabak esan die aitona-amona izango direla udaberrian.
Bigarren Hezkuntzako hogei ikasleren irakasleak dira A eta B. Hauen ikasle gehienek aitortu diete ikasketak utzi eta lanean hasteko irrikan daudela.
8KO TXIKIA
Euskaldun zaharra da A, eta 5. aldiz aurkeztu da EGA azterketara. Aurreko lau aldietan egokitu zaion aztertzaile bera du aurrean, B.
A pilotaria da, eta partida bat jokatu behar duen bakoitzean, kandela bat jartzen dio B amonak Ama Birjinari. Azkenaldian, ez du partida bakar bat ere irabazten.
A-k urteak daramatza segalari gisa herri-kirolak sustatzen, eta ez du sekula laguntzarik jaso Udaletik. Gaur, belarra mozteko makina hondatu zaiela eta, futbol-zelaiko belarra mozteko eskatu dio B Udaleko teknikariak.
PUNTUARI ERANTZUNAK
Txotxongiloak aurki / Tolosan nagusi
Panpinak hartu eta / ipuinak asmatu
Errealitatea / da ipuin garratza
Elosegi txapelak / munduan ezagun
Finaleko txapela / brodatzen dabiltza
Zuk ze neurritakoa / daukazu burua
Hainbeste eurirekin / ez al zara ito
Ez da giro onena / errepiderako
Gustura egoten da / leihotik begira
Etxeak eraiki ta / hutsik daude pila
Alokairu xume bat / ezin ordainduta
Teilatua luxua / ez al da bihurtu
Gustukoa al duzu / zuk txokolatea
Gorrotxategirena / dugu sonatua
Batzuek jartzen dute / sexuaren pare
Errege-erreginak / Aquariumean
Batzuk haserre eta / besteak txoratzen
BECeko finalera / etorri ezkero
SEI PUNTUKO MOTZA
Hauen semeak obesitate-arazoak dituela eta, sukaldeko armairuak giltzaz ixteko gomendatu die medikuak. A prest dago horretarako; B ez.
A kamiolaria da, eta Marokotik bueltan dator. B marokoarrak kamioian ezkutatuta ekartzeko eskatu dio.
A eta B gurasoen zilarrezko ezteietan oparitzeko bideo bat prestatzen ari dira familiako irudiekin. Umetan hil zen anaiaren irudiak sartu egin nahi ditu A-k; B-k, berriz, ez.
KARTZELA
Putetxeko aparkalekuan duzu autoa. Oraintxe arrankatu duzu.