Hendaia, Txapelketa nagusia

Beltzenia pilotalekuan izan zen final erdietako lehen itzuliko azken saioa.
Bertsolariak: Amets Arzallus, Jon Maia, Julio Soto, Aitor Sarriegi, Jone Uria eta Onintza Enbeita

8KO NAGUSIA
Zuek lan egiten duzuen enpresan langileek erdiak bota dituzte azkenaldian. Gaur egunkarian irakurri duzue zuen enpresak lantoki berria irekiko duela Txinan.

Zuen bizilagunen haurraren negarrak esnatu zaituzte gauean; leihora atera, eta bakarrik ikusi duzue etxeko balkoian.

Supermerkatuan erosketa eginda atera zarete oraintxe; baserritarren manifestazio bat dago atarian, traktore eta behi eta guzti.

8KO TXIKIA
B-ren etxean zaudete biok, ohe-jolasean. Zuri, A, B-k esan dizu zazpi eta erdietan etorriko direla bere gurasoak. Bostak dira, eta giltza-hotsa sumatu duzue atean.

Zuri A, Behobia-Donostian marka ona egiten laguntzeko pastilla batzuk eskatu zizkizun B-k. Inoiz baino denbora txarragoa egin zuen, eta kontu eske etorri zaizu gaur.

A, zure eskolako notak direla eta, askotan aritzen zarete eztabaidan etxean. Gaur, B amaren/aitaren umetako notak aurkitu dituzu paper zaharren artean.

PUNTUARI ERANTZUNAK
Hondartzan nudistarik / ikusi al duzu?
Eguraldi honekin / ezin da biluztu
Larru gorritan inoiz / ipini ezkero

Gure geografiaz / ba ote dakigu
Ezpeleta aditu / ta non den jakin ez
Zure herria mapan / ageri ote da

Diruak irauten du / patrikan hain gutxi
Kalera aterata / gastua ugari
Gastatu ta gastatu / hori da legea

Disko-salmenta ere / beheraka, beheraka
Eta musikariek / kontzertu asko nahi
Asko joaten al zara / kontzertuetara?

Alemanian bada / orain zer ospatu
Baina horma gehiago / badago munduan
Hormarik handienak / buruan ditugu

Zenbaiten txapelketa / gaur bukatuko da
Zu agertzen al zara / pronostikoetan
Hainbeste jende ez da / biltzen plazaz plaza

SEI PUNTUKO MOTZA
Arrantzan ari zarete itsaso zabalean. Bost itsas miliara arrain-banku handia bat dago, baina enbata dator. Zuk A , aurrera egin nahi duzu hala ere. B k ez.

Anaiak/ahizpak/neba-arrebak zarete, eta zuen ama alarguna ikusi duzue gaur zuen adin bertsuko bati besotik helduta. Zu A izugarri poztu zara; B ez.

Igeltseroa edo hargina zara, A. Urtea bukatzerako amaitua egon behar du egiten ari zaren lanak. Denborarik ez dagoela eta, jai eta aste lan egiteko eskatu dizu B nagusiak.

KARTZELA
Etxeko balkoian “salgai” txartela zintzilikatzen ari zara.