2009-11-29an Donostiako belodromoan jokatu zen Txapelketa nagusiko azken final erdia
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes eta Iñaki Gurrutxaga
10eko handia
Autobideko ordainlekuan egiten duzen lan. Oraintxe pasatu dira zuen aurretik 34 polizia-auto Madrilera bidean.
Salaketa jarri zenieten zuen senar ohiei tratu txarrak zirela eta. Kafetegian zaudete orain kafe hartzen eta kanpoan dauden zuen bizkarzainei begira zaudete.
Senideak zarete. Gaur, liburu hau ikusi duzue amaren mesanotxean, “Nola aurre egin minbiziari”.
8ko txikia
Bk nahi ez zuen arren, txakurra ekarri zenuen bion etxera, A. Gaur, etxe-atarian aurkitu dituzu txakurra bera eta zure traste guztiak.
Zuk A zauri bat egin duzu besoan, eta B erizaina puntuak ematen hasi zaizunean, konturatu zara dardarka duela eskua.
Lagunak zarete. Zuk A ez duzu kirolik egin urtetan, eta B, berriz, egunero joaten da kiroldegira. Konbentzitu zaitu zu ere, A, eta berarekin joan zara gaur. Abdominalak egiten hasi, eta hamar egiterako geratu egin da B, ezinean.
10eko txikia
Zuk, A, duela urte batzuk gainditu zenuen drogamendekotasuna. Gaur, B semearen/alabaren gelan, hatxixa eta erretzeko papera aurkitu dituzu.
Zu A prostituta zara. Azken hilabetean astero bezala, B bezeroa sartu da zure gelan. Lana utzi, eta berarekin ezkontzeko eskatu dizu gaur.
Bananduta zaudete, eta txandaka zaintzen duzue zuen haurra, asteburu batean batek eta bestean besteak. Gaur, A, haurraren ardurarik ez duzula eta, parrandara atera zara lagunekin. Eta hara non ikusi duzun B bikotekide ohia taberna batean.
Lauko handia
Finalerako sarrerarik gabe geratzeko beldurrez, atzo jarri zineten leihatilaren aurrean, kanpin-denda eta guzti. Lerroan zuen aurretik zegoenak erosi ditu azken sarrerak.
Saunan zaudete biok, eta atea trabatuta geratu da. Ezin zarete atera.
Zuen bikotekideak tenis-jokalariak dira. Haien partida bat ikusten ari zarete, eta haien marruak entzuten.
Kartzela
Abokatua zara. Eskuartean izan duzun azken kasuko dokumentazioa gordetzen ari zara.