Iruñea, Txapelketa Nagusia

Iruñeako Anaitasuna pabiloilan azaroaren 22an izan zen 6. final erdia. Bertsolariak: Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Julio Soto, Iñaki Zelaia eta Onintza Enbeita

10eko handia
Bi guraso dira 1 eta 2. Egunero joaten dira parkera beren umeekin. Ohartu dira beren umeek lagun bat baztertzen dutela.

Transexualak dira 3 eta 4. Lege-aldaketarekin, ebakuntza egiteko aukera dute orain. Gaur dute ebakuntza prestatzeko lehen kontsulta. Itxarongelan daude.

Irakasleak dira 5 eta 6 . Hezkuntza Departamentutik, ohar bat iritsi zaie Euskal Herria hitza erabili eta agertzen duten testu-liburuak baztertzeko exijituz. Liburu horiek apaletatik kentzen ari dira.

8ko txikia
Euskaltegiko irakaslea zara, 1 . Gaur, 3 ikaslea Bizkaian pasa duen asteburua kontatzen hasi da, eta esan dizu zuk irakatsitakoak ez diola deusetarako balio izan.

Ezkontza-eguna duzue, 2 eta 5. Zuk, 2, gaur goizean, egunero bezala, horoskopoari begirada bat bota diozu jaiki orduko, eta egun txarra izanen duzula irakurri duzu.

6 aita/ama adinekoa eta 4 semea/alaba zarete. Zuk, 4 , kubatar bat hartu zenuen 6 zure aita/ama zaintzeko. Gaur, etxera etorri, eta kubatarrarekin saltsa dantzatzen aurkitu duzu zure aita/ama.

10eko txikian
Erabaki zenuten 7 urte izan arte ez zeniotela esango zuen haurrari adoptatua zela. 7. urtebetetze-eguna du gaur. Zuk, 3 , esan egin nahi diozu; 5k, ez.

Bulego batean egiten duzu lan, 4. 1 bulego horretako garbitzailea da, eta gauero etortzen da garbiketa egitera. Azkenaldian, goizero, opariren bat aurkitzen duzu mahaiaren gainean. Gaur, 1 garbitzailea etorri arte geratu zara bulegoan, 4.

Txikitatik, lagunak zarete. 6, ospitalean hilabete daramazu, eta gaur etorri zaizu 2 bisitan lehen aldiz.

Lauko handian
Mitin bat entzuten ari zarete, lehen lerroan jarrita. Ezin diezue begiei zabalik eutsi.

Pisukideak zarete. Ura aurrezteko, elkarrekin sartu zarete dutxan gaur.

Animalia exotikoen zaleak zarete. Etxean pitoiak, tarantulak, eskorpioiak, eta halakoak dituzue. Orain, egongelako mahaiaren gainean zaudete biak, azpian duzuen saguarekin ikaraturik.

Kartzela
Etxeko leihotik begiratu, eta ikusi duzu kazetari mordo bat dagoela zure zain.