Amaia antzokian izan zen jaialdia.
Igor Elortza, Jon Maia, Erika Lagoma, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio. Gaijartzailea, Egoitz Aizpuru
Agurrak
denentzako
Gure herrian gauzak aldatuz doaz poliki poliki. Jaurlaritza berria lanean dagoenetik.
Beraien asmoetan, espaniako futbol selekzioak san mamesen partida bat jokatzea eta vuelta españa euskalerritik pasatzea dago. Sinboloetan egin nahi dute eraso.
Elortza eta Maia
Txerria hil duzue baserrian eta txerria jaten hasi aurretik, albaitariak analizatu behar izaten du. Etorri da B_____albaitaria baserrira muestraren bila eta atzeko hanka osoa eraman behar duela esan dizu.
Lagoma eta Lujanbio
Jendeak espero du bertsolariak txistosoak izatea, baina zuek etzarete perfil horretakoak. Egun txarrak izan ditzakezue, edo besterik gabe, etzarete pertsona nabarmenak. Baina askotan jendeak kode hortan tratatzen zaituztete, adar jotze kodean. Hori arazo ere bihurtuko zen noizbait.
Elortza eta Egaña
Zuen sexu jardunari aire berriak eman asmoz, sexu jostailu bat erosi zenuten. Estrenatzerako orduan 10.minuturako pila gabe geratu da jostailu berria.
Maia
Gabonak jendeari edo asko edo oso gutxi gustatzen zaizkio. Badago jendea, gabonak iritsi bezain laster , bukatzeko desiatzen egoten dena.
Lagoma eta Elortza
Zu A________ bertsozalea zara eta B_______ ez. Txapelketa dela ta ez dela, konbentzitu duzu saio bat entzutera joateko. Saioa hasi denetik, 3. aldiz jeiki da komunera joateko.
Maialen ta Andoni
Andonik prentsan esan du erabat pozik dagoela erreleboa ematearekin , hori zela nahi zuena, ..... Baina zuk pertsonalki nabari diozu halako jelosia puntutxo bat.
Elortza, Maia eta Erika
Saiotik etxera kotxe batean abiatu zarete. Pixalarriak zaudete hirurok eta pixa egiteko geratzeko plana duzue. Baina Goardia zibilen kontrol batetara heldu zarete. Hirurok pareta kontra zaudete hotzak eta pixalarriak, atzean goardia zibila.
Puntuak erantzun.
Atzo Bilbon kaleak/justizia eske
Alderdi politiko /desberdin ugari
Denok elkartzen gara/salatzeko bada
Egunero batuta/ egongo bagina
Gu beti gertu gaude/amets egiteko
Puntuak erantzun –Maialen
Santo tomas perian/baserri giroa
Baserriko produktu/goxoei begira
bai baina zu eroskin/ez al zeunden atzo
Baserrian las asko/eta diru gutxi
Baserrira bizitzen/joango al gara
Maia eta Lujanbio
Zuek txortalagunak zarete. Urtebete daramazue hortan. Noizean behin elkartzen zarete, txortan egiteko, pasio askorekin baina maitasun hitz edo gestu bakar bat esan gabe. Hori da zuen harremana. Gaur da lehen urtemuga, eta elkarrekin afaltzera irten zarete.
BATEK ATZEKOEI
Andoni Egaña, Albaitaria zara. Atzekoak egunean zehar pasa dira bakoitza bere maskotarekin zure kontsultatik. Esplikatu ze maskota duen bakoitzak.
Puntutan librean
Azken agurrak