BEC. FINALA 2009-12-13
Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi
8KO NAGUSIA
1__________________ eta 2__________________ren bizilagunak 20 urte pasatu ditu kartzelan. Gaur, etxe atarian ikusi dute bueltaka, hamar pauso alde batera eta beste hamar bestera.
Azkenaldian, 3__________________ eta 4__________________ren alabak krisketa ixten du bainu-gelara sartzen denean.
Egunkaria auziko bi auziperatu dira 5__________________ eta 6__________________. Oraintxe jarri dute kamisetak saltzeko mahaia.
7__________________ eta 8__________________ren aitak 80 urte ditu, eta hilzorian dago. Gaur aitortu die biei etxe aurreko pagoaren azpian Gerra Zibilaren garaiko bi gorpu daudela lurperatuta.
8KO TXIKIA
Telebistako albistegiko aurkezleak dira 4__________________ eta 1__________________. Albistegiaren erdian, hankarekin ukitzen hasi zaio 1__________________ 4__________________ri.
2__________________k bere erretratua egiteko eskatu dio 3__________________ margolariari. Bost ordu daramatza 2__________________k posatzen, eta 3__________________k ez du oraindik amaitu.
8__________________ren lehen laneguna da gaur, eta eguerdian lankideekin irten da nonbait bazkaltzeko asmotan. 5__________________ ama dago atean babarrunak termoan dituela.
Ezkontza batean, dantzan hasi dira 6__________________ eta 7__________________. 6__________________k nahi baino estuago heltzen dio 7__________________k 6__________________ri.
PUNTUEN ERANTZUNA
Le(he)n BEC puztu egin zen / eta aurten le(he)rtu
Hurrengo txandarako / San Mames barria
Abortua dela ta / Eliza marmarka
Aukera ematea / ez da behartzea
Euskal Selekzioa / bertsotan bakarrik
Belodromora deika / kirolari pila
Saharako borrokak / badu oihartzuna
Lurrik gabe zaila da / herria izaten
Bertso-eskolak dira / bertsoen oinarri
Begiratu ezkero / etorkizunari
Erretzaile gehienak / sutan jarri dira
Erostea libre da / ta erretzea ez
Lehen Juan Jose eta / orain berriz Patxi
Juan Carlos erregea / ETB batean
Pirritx ta Porrotxekin / haurrak zoratuta
Irriarekin dena / gainditu daiteke
6 PUNTUKO MOTZA
1__________________ gizarte-laguntzailea da, eta haren bulegora etorri den herritarra da 3__________________. Hiruzpalau paper sinarazi ondoren, 1__________________ ohartu da 3__________________k ez dakiela irakurtzen.
Bikotea dira 2__________________ eta 4__________________. Hauen azkenaldiko diru-sarrera bakarra 4__________________ren langabezia-saria izan da. Hil honetakoa izango da azkena.
5__________________k giltzurrun bat behar zuela eta, 7__________________k eskaini zion berea. Gaur izan da ebakuntza, eta elkarren ondoan esnatu dira.
6__________________ eta 8__________________ren 20 urteko semeak jo egiten ditu biak. 8__________________k 6__________________ri esan dio salaketa jarri behar lioketela.
KARTZELA
Kazetaria zara. Badakizu idazten ari zaren artikulua azkena izango dela.
ARRATSALDEA
10EKO TXIKIAN
Ak B aitona/amona aurkitu du margarita bati petaloak banan-banan kentzen, “Maite nau / ez nau maite” esanez.
A eta Bren 16 urteko semeak koadrilako afaria zuen gaur, baina oraingoan ere ez da joan bihar goizeko zortzietan igeriketako entrenamendua duelako. A-k kezkatuta sumatzen du B.
Aurten Gabon gaueko afarian mahaitik ez altxatzeko eskatu dio A k B 8amari, baina lehen platera bukatu bezain laster altxatu da.
Istripu bat zela eta, Ak eta Bk sei hilabete eman dituzte errehabilitazio-zentro batean ingresatuta. Gaur, B badoa etxera.
PUNTUTAN
Mendian galduta dabiltza A eta B,eta konturatu dira bi putre edo sai dabiltzala bien gainean bueltaka.
Bikiak dira A eta B, eta amaren umetokian daude. Iritsi da irteteko unea.
BECeko garbitzaileak dira A eta B. Gaurko saioa bukatzeko zain daude, lanean hasteko.
Txikiteoan dabiltza tabernaz taberna A eta B. Hiru ordu daramatzate azkena hartzen.
BAKARKA
Medikua zara. Minbizia duten bi haur ikusten dituzu ospitaleko korridoreetan gurpil-aulkiekin lasterketak egiten.
Zure aitaren izenean zegoen kaleari izena aldatu diote.
Ordu-erdi daramazu dutxako txorrotaren azpian, baina markak ez dira joaten.
Zuhaitzaren alboan opariak jartzen ari zarela, 5 urteko alabak harrapatu zaitu. Atean dago zuri begira-begira.
Anaiak/nebak berriro deitu dizu laguntza eske, baina oraingoan ez zaude prest laguntzeko.
Pareko bizilaguna leiho-ertzetik zu zelatatzen harrapatu duzu.
Goizero, autobusean hutsik geratzen den eserleku bakarra zure ondokoa izaten da.
Andereñoa zara. Zure omenalditik bueltan zoaz etxera.
FINALA. Buruz burukoa
6 puntuko motza
Hauen ama gaur irtengo da anorexia gaixotasunetik sendatzeko zentrotik. Hirurentzako bazkaria prestatzen ari zarete.
Zortziko txikian
Oinez irakasteko, zelaira joan dira biak haurrarekin. Ondoan arkume bat nola jaio eta korrika hasi den ikusi dute.
Bederatziko txikia
Sua
Kartzela
Hileko aurrez aurreko bisita edo vis a vis-a daukazu gaur. Iritsi zara kartzelara, eta sarrerako funtzionarioak esan dizu sartu nahi baduzu bere aurrean biluztu beharko duzula eta miatzen utzi.