Ordizia, 2009-12-26


BERTSOLARIAK: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Aitor Sarriegi, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia eta Aitor Mendiluze. Gaijartzaileak, Saroi Jauregi eta Inaxio Usarralde


0.- Andoni oholtzara zortzi-hamar aulki hartuta. Bertsolarientzat kokatu, eta azkenengoa jartzen ari dela jarriko diogu gaia:

SAROI: 2013ko abenduaren 15a da, goizeko zazpiak. Lau ordu falta dira Txapelketa Nagusiko finala hasteko

1. SAROI: Agurrak denak

2. IÑAXIO: Gaia neutroa (bertso 1-2 eskatuz) Egaña, Sarriegi, Mendiluze, Iturriaga
2009ko urtekaria osatua duzue; orain urtekari horrentzat, gai bakoitzeko argazki bat aukeratu behar duzue.

3. SAROI. Ofizioa Maia eta Colina
Hilabete baino gutxiagoko epean hiru zita garrantzitsu ditugu zerbait aldarrikatzera joateko. Abenduaren 19an, Egunkariaren aldeko manifestazioa izan zen Bilbon. Bihar, Euskal Selekzioaren aldeko ekitaldia Belodromoan, eta urtarrilaren 2an atzera Bilbon Euskal Presoen Eskubideen aldeko manifestazioa.

4. IÑAXIO: Ofizioa: Lujanbio eta Arzallus
Aspanovas haur minbizidunen elkarteko kidea zara Maialen, eta zu, Amets, Alcer giltzurrun-emaileen elkartekoa. BECeko finalaren ondoren, ohartu zarete bi bertsoaldik zuen urtetako propaganda-ahaleginak baino eragin handiagoa izan dutela gizartean.

5. SAROI. Bakarkakoa: Aitor Sarriegi… Aitor, sakelako telefonoan sms mezu bat jaso duzu. Horraino irakur dezakegu. Orain bi aukera dituzu, Iñaxiok esatea zer mezu den, edo neronek esatea.
A aukera: GAUR ZURE URTEBETETZEA DELA JAKIN DUT: ZORIONAK! MAITE ZAITUT

B aukera: ZORIONAK ZURE FINALEKO SAIOAGATIK. Honela sinatzen du: BELODROMOTIK BUELTAN LAU PUNTU KENDU ZIZKIZUNA.

6. IÑAXIO: Ofizioa Iturriaga – Mendiluze
Zuek bi Homo habilis zarete. Hor ari zarete harriak igurtzi eta igurtzi sua egin nahian.

7. SAROI. Denak. Lagun ezkutuarena egin duzue zortziok. Lehen itzulian bakoitzak zer jaso duzuen kontatu behar diguzue, eta bigarrenean nork jarri dizuela uste duzuen.

8. IÑAXIO. Ofizioa Egaña – Lujanbio
Oholtzan oso pozik agertu zen Andoni erreleboa Maialeni emanda, baina oholtzatik jaitsitakoan izandako elkarrizketa entzun nahi dugu.

9. SAROI. Ofizioa Maia-Sarriegi
Maialen eta Sustrai txikiteora atera dira eguerdian, bazkaltzera etorriko direla esanda. Arratsaldeko 7ak dira, eta zain zaudete oraindik.

10. IÑAXIO. Ofizioa Mendiluze – Colina
Iruñeko saioan sagu batekin beldurtuta mahai gainera igo zinen, Aitor; gaur zepoan harrapatu duzu sagua, Sustrai da.

11. SAROI. Gai jolasa Iturriaga, Maialen, Amets
Txapelarekin batera, konpromisoak ugaritu egin zaizkizu, Maialen. Eta bi laguntzaile hauek kontratatu dituzu. Jonek iristen diren konpromiso guztiak zerrendatu eta agendan jartzen dizkizu. Unaik beti dauka arrazoiren bat konpromiso horiei uko egiteko. Baina azken erabakia zurea da.

12. SAROI. Ofizioa Unai- Sustrai
Azken hiru txapelketa nagusietan, 2001ean Belodromoan eta 2005ean eta aurten BECen elkarrekin egin behar izan duzue zortziko txikian.
Ariketa hau nahi duzuen neurri eta doinuan egin dezakezue, txandaka neurria aldatuz nahi baduzue, baina ezin duzue zortziko txikirik erabili.
IÑAXIO: Hauxe duzue gaia: Telebistako bi aurkezle zarete, eta elkarrekin joan zarete lanera autoan ziztu batean. Platora sartu, eta argia joan da.

13. SAROI. Sarriegi, Mendiluze, Egaña eta Maia puntutan librean.

14.- Agurrak. Besterik gabe, ondo izan.