Bertso eguna 2010

Donostiako kursalean, 18:00etan, oteizaren lana ardatz hartuta sortutako saioko gaiak.
Bertsolariak: amets arzallus, xabier silbeira, uxue alberdi, jokin sorozabal, jon maia, iñaki gurrutxaga, igor elortza eta maialen lujanbio. Gonbidatuak, txomin garmendia eta patxi etxeberria, eta iker zubeldia
Aurkezleak, andoni egaña eta unai elizasu

1. Agurra

2. Gizakiaren memoria . Jon eta Maialen
Beti aurrera begiratzen duena ta ia memoria galdu duen gizaki modernoa zara jon... Eta maialen, ia galdua duzun memoria hori zara, deika ari zaiona.

3. Eskulturak Iñaki, Igor, Xabier, Jokin

Argazkiak: lau eskultura batean.
-bertsolariari omenaldia (oteiza) gurru
- haizearen orrazia (txillida) igor
- dema harria xabier
- estatua libertad jokin
Zuek bazenute irudi horren entzutea eta irudi horren bila eman duzue azken bolada.

4. Apostuluak Amets eta Uxue
12 apustulo omen ziren baina 14 jarri zituen jorgek. Zuek zarete horietako bi. Berrogeitaka urte pasa dituzue hileran txintxo eta orain, vatikanoak grua bat bidali du zuek biok kentzeko!

5. Palankana Maialen
Hartzazu ura esku ahurretan mesedez. Esku artean daukazun hori dugu hizkuntza maialen!

6. Kukai
7. Par movil Txomin eta Patxi
Nirekin datorren bikotea, Patxi Etxeberria eta Txomin Garmendia, etengabeko ibileran geldiezinak izan dira…. Bertsolariak ere, horixe dira askotan: par movile. Kontatu zuen aspaldiko ibilerak kotxez, taxis, trenez, bizikletaz… hara eta hona!

8. Haserrea friso. La pieta. Amets eta Igor
20 urtetan lanean aritutako lantegitik kaleratu zaituztete; amets etxera zoaz, igorrek harri bat hartu duzu eskuetan.

9. Puntuak bapatean I. Gurrutxaga

10. Platerak Xabier eta Jokin.
Babarrun plater bakarrakin sartzen naiz.
Zatozte jokin eta xabier. Xabier zuk hemen artea ikusten duzu, zuk jokin, babarrun platerkada bat.

11. Gandiagaren liburu portada. Maia, Maialen eta Uxue
Jon zu probokatzailea izango zara, uxue xamurra eta maialen kontraesankorra.
Bergaran: ez dago sarrerarik. Tolosan, sarrerak agortuta. Barakaldo: sarrerak bukatu dira. Oñatin… ez dago sarrerarik. Zarauzko gaztetxean, sarrerak bukatu dira oiartzunen sarrerak agortuak. Amurrion ere ez dago sarrerarik. Zer da hau?

12. Hustuz. Amets
Nahi duzun doinua hartu eta bertsotik bertsora puntuak kenduz egin beharko diozu gaiari erantzun.
Kanpoan ibili izan zara amets, mexikon, palestinan, bolibian… eta etxera iristean... Etxera iristean zer?

13. Kukai
14. Cromlech zazpi irri, herri, harri... (herrialde bakoitzeko bertsolarien kopla saioa)

15. Besarkada Igor eta Jokin
Oteiza eta txillidan arteko besarkada ospetxua izan zen; historian atzera eginda, bergarako besarkada ere aski ezaguna da… azken boladan berriz, bec maialen eta ametsen arteko besarkada dugu…
Zuek baina, ez duzue elkarri besarkadarik emateko egokierarik izan!

16. Hitzen zakua. Xabier
Bideoa: “yo hago poesia…junto una palabra con otra…”
eskuan bi zaku, bertso bakoitzaren aurretik aldatu.
Jorgek egiten bazuen, zu ez zara gutxiago izango. Bi zakutan hitzak sartu ditugu eta ea kapaza zaren poesia egiteko!

17. Sormen ahala. Uxue eta Gurru
Bi guraso zarete. Zuen haurrak janzten ari zarete eskolara eramateko eta, telebistan ematen ari diren oteizaren inguruko dokumental batean hau entzun duzue: eskolak haurraren sormen gaitasuna kamusten du!

18. Bihotza. Jon
Noizbait, hondartzan pasioan zenbiltzala bihotz bat marraztu zenuen. Milaka aldiz egin du mareak gora eta behera, gora eta behera; baina gaur, konturatu zara , bihotzak hor segitzen duela.

19. Tranpa artea Iker Zubeldiak atzekoei
Datorrela gizon bat, ehiztaria, tranposoa, artista: iker zubeldia. Zein dira bertsolariaren arteak? Zuk ezagutuko dituzu atzeko hauen tranpa-txikiak. Konta itzatzue.

20. Agurra
- Andoni Egañak
Bideo zatiak

Prentsan aipamenak
*Argazkiak, Noticias de Gipuzkoatik jasoak!