Garesen Nafarroako txapelketako azken final laurdena jokatu da. Bertsolariak: Estitxu Arozena, Eneko Lazkoz, Xabier Terreros, Jon Elizetxe, Alazne Unsalo, Ioar Tainta.
Zortziko Handia
1. Gazteentzako babes ofizialeko bi etxebizitza eraikiko ditu Herriko Udalak; herrian bost gazte bizi zarete.
2. Herrian museo ikusgarri bat inauguratuko da aurki. Espainiako Printzea etortzekoa omen da.
3. Erretiroari begira bizi zarete. 67 urtera luzatzeko asmoa dagoela jakin duzue.
Zortziko Txikia
1. Done Jakue bidean ari den erromesa zara, 35 km egin ondoren aterpera heldu zara gaueko 10:10ean. Bk_______ , aterpeko arduradunak, ez dizu sartzen utzi nahi 10:00etan ixten delako.
2. Kiroldegiko laster egiteko zintan elkartzen zarete askotan. Zuk A_____________ abiadura handitzen duzun aldiro, B____________ ere gauza bera egiten du.
3. Zu B_______________ urtero etortzen zara Garesera, Santiagotako festetan. Gaurko bertso saioa entzutera etorri eta A_______________ tabernako zerbitzariak ezagutu egin zaitu.
Hamarreko Txikia
1. Zuk A_____________ hilabete daramazu “Proyecto Hombre”-k Lizarran duen egoitzan. Gaur B_____________ lehen aldiz bisitan etorri zaizu, paseoan ari zarete.
2. Zu A______________ herri txiki batekoa zara. Zu B_____________ Iruñekoa. Ezkondu eta harrezkeri Iruñean bizi zarete. Umea izan duzuenetik, zuk A___________ hiruok zure herrira bizitzera bueltatzea nahi duzu. Zuk, B____________, ez duzu hain argi.
3. Zuek haurrak eskola berean dabiltza. Jangelako langileek greba eginen dute datorren astean. Zuk A______________ haurra aitatxi-amatxien etxera eramanen duzu bazkaltzera. Zuk B______________ otarteko bat prestatuko diozu.
Kartzela:
Bi puntu
Piperra ta ardoa
Garesen ugari
Hemendik zer nahi duzu
eraman etxera
Gaia
Telebistako makillaje gelan zaude. Hamar minutu barru egingo dizute elkarrizketa.