Tolosa, 2010-01-23

Tolosako Leidorren izan zen jaialdia, 18.00etan!
BERTSOLARIAK: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Jexux Mari Irazu. Gaijartzailea: Amaia Agirre

OHARRA: Eguerdian jakin genuen Irazu ondoezik zegoela eta ezin zuela etorri. Hori dela-eta Sustrai etorri zen bere ordez. Hortik dator lehenengo gaia.
Ondoren ikusi zen bideoan ere Irazuren umetako argazkiak azaltzen dira Sustrairenak azaldu ordez.

AGURRAK

SEIRAK
Zuek biok, Maialen eta Amets, Sustrairen zale amorratuak zarete ta sekulako disgustoa daukazue gaur Irazu falta delako. Zuek, biok, Beñat eta Aitor, Irazuren zaleak zarete. Sustrai saioan ez zegoelako ez zarete etorri. Gozoak jarri zarete saio ondoren Sustrai etorri dela jakin duzuenean. Zu, Sustrairen neskalaguna. Zuk, Sustrai, nor izan nahi dezu? Irazu? Zu? Ahal dezuna egin ezazu.

MENDILUZE-AMETS
Zuek biok hirurogei metroko etxe batean bizi zineten, zuen bi seme-alabekin. Hirugarren seme-alaba zetorkizuela-ta, etxe handiago bat erostea erabaki zenuten, ordura artekoa txikiegia zela iritzita. Amets ez zegon oso konbentzituta baina aurrera jo zenuten hipotekaren soka lepoan lotuta. Gaur jakin duzue zuek utzitako etxean gaur egun zortzi lagun bizi direla.

BEÑAT-SUSTRAI
Zuek bi igeltsoro zarete. Gehienetan aldamio gainetik zuek aritzen zarete piropoak eta piropoak ez direnak neska gazteei esaten. Gaur neska kuadrila bat jarri zaizue pankarta ta guzti zuei loreak eta loreak ez direnak botatzen. Ze sentsazio? Aldiro zuen bertsoak kolore bat sartzea nahi nuke.

ANDONI-MAIALEN
Gogoratzen duzuen moduan, Maialenek giltzurruna eman zion Andoniri duela hilabete pasatxo. Maialen, zure belarrietara iritsi da ez ote duen behar beste ziantzen zuk emandako giltzurrun hori. Gaur ere mingaina lodi-lodi eginda topatu duzu taberna batean.

BEÑAT
Txolarrek hamar urte bete ditu. Zuk dozena urte gehiago dituzu. Bere leloa “bidezidorretik” da. Bidezidorrak baditu bere zailtasunak, baina badu bere xarma ere. Txolarre ez da autopista. Ez ditu hiri handiak lotzen. Baserri, auzo eta herri txikiak lotzen dituen bidetxurra da. Zu ere Txolarrerekin bateratsu hasi zinen lehen pausoak ematen. Zu ere kantari zabiltza, txolarrearen modura. Bidezidorretik, txikitik, hurbiletik… Txolarre bat noraino, zeinengana irits daiteke?

EGAÑA-MENDILUZE-MAIALEN
Zuek goitik behera karrera batean parte hartzen ari zarete, Izaskundik behera. Zu, Andoni, goiti beheraren gainean doana zara, gidaria, txoferra. Zu, Irazu, goiti behera. Eta zu, Aitor, bide ertzean zegoen lasto fardoa. Elkar jo ta hirurak ipurdiz gora zaudete bide erdian.

AMETS-SUSTRAI
Zuek biok elkarrekin egunero pistinara joaten zarete. Beti zeinek luze gehiago egin apustuak egiten aritzen zarete. Pistinakoak nahikoa xarma ez, eta itsasora joan zarete. Donostiako Santa Klara uhartera zein lehenago iritsi egin duzue apustu. Sekulako galerna sartu du eta gaborraian zaudete, ez aurrera ta ez atzera.

SEIRAK
Bideo bat prestatu dizuet. Maitasunez ta kariñoz egindako bideoa da. Ez dauka nahiko nukeen kalitatea baina… Ea zer moduz ikusten zareten.
BIDEOA IKUSI ONDOREN… Eta? Hitzezko gairik ez daukat. Hor bazegoen nahiko gai ezta?

MENDILUZE-AMETS
Puntuak erantzuten.

ANDONI-SUSTRAI
Andoni, zure ogibidea dela-eta, berandu iristen zara askotan etxera. Gaur duzu bosgarren eguna Sustrai seme txikiaren ohean lo egiten duzula. Sustrai goxo-goxo lo dago gaur ere amaren aldamenean.

MENDILUZE
Aitor, zure bi bizilagun negarrez entzuten dituzu gauero. Bizilagun baten semeari, SEGI taldekoa izateagatik, 10 urteko kartzela zigorra jarri diote. Beste bizilagunaren senarra, emaztea hilzorian uzteagatik, sei hilabeterako kondenatu dute, eta beldur da espetxetik atera eta bere bila joango den. Zu ederki bizi zaren gaztea zarela diote. Ez dakite, ordea, bi kondena horiek jarri dituen epailea zure aita dela. Ohean pentsakor zaude, Aitor.

SUSTRAI-AMETS-BEÑAT
Haitiko hondakinen artean harrapatuta zaudeten hiru lagun zarete. Ezin duzue elkar ikusi baina elkar entzun bai. Azken arnasari ihesean elkarri kantuan hasi zarete.

MAIALEN
Umeengatik eta umeak ez direnengatik ere maiz esan izan degu “jateko modukoa dago”. Guk ere hala esan dezakegu Maialenengatik. Karlos Argiñanok “Delicias Lujanbio” izeneko plater bat prestatu du gure txapeldunaren omenez. Atzeko pantailan duzue plater hori. Jakin dut denak zure inbiditan daudela eta… Zuk, Maialen, atzekoentzat, edo atzekoekin, ze errezeta edo ze plater osatuko zenuke? Ze osagai beharko lituzke? Ze izen?

BEÑAT-AMETS-MAIALEN-ANDONI
Puntutan

AGURRAK