Aurtengo Bertso Eguna Jorge Oteiza eskulturgile eta pentsalariaren inguruan ardaztea
pentsatu du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Euskal kulturari egin zizkion ekarpenak balekoak izan dira. Bertsolaritzari aitortu zion begiruneak ere bultzatu du Bertsozale Elkartea aurtengoa Oteizaren inguruko Bertso Eguna izatera. Ez zaio, ordea, omenaldi kutsurik eman nahi ekitaldiari. Bere ideiak eta ateraldiak oholtza gainean frogak egiteko baliatu nahi dira; Oteizaren esaerak, izaera, esaldiak… gurera ekarri, moldatu eta probatu.
Bi ordu pasatxo iraungo du arratsaldeko ekitaldiak. Andoni Egaña eta Unai Elizasu izango dira saioaren gidariak eta hemeretzi bertsolari izango dira kantuan. Zortzi bertsolarik ardaztuko dute saioa: Igor Elortza, Iñaki Gurrutxaga, Uxue Alberdi, Xabier Silveira, Jon Maia, Jokin Sorozabal, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbiok. Beste hamar-hamaika bertsolari gonbidatu ere izango dira oholtza, ariketa batean kantatzera igoko direnak.
Hona hemen bertso eguneko gaiak