Nafarroako txapelketako lehen final laurdena.
Bertsolariak: Arkaitz Goikoetxea, Julen Zelaieta, Oier Lakuntza, Aimar Karrika, Iker Gorosterrazu eta Bittor Elizagoein.
Zortziko Handia
1. Aizarozko guraso gazteak zarete. Azken urte hauetan herria handituz joan da eta plaza haurrez beteta dago.
2. Herri bateko Bertso-saiorako deitu dizuete. Saioa ikastetxeko aretoan da eta konturatu zarete gurutze handi bat dagoela zintzilik.
3. Herrian Kioskoa duzue. Urteen poderioz konturatu zarete gaur egun tabernek eta ilepandegiek baino ez dutela egunkaria erosten.
Zortziko Txikia
1. Zuk B______________ aurten lantokian azaldu ez zaren laugarren aldiz baja hartu duzu. Urtero bezala, eskiatzera joan zara asteburua honetan eta A____________ nagusiarekin topo egin duzu.
2. Zuk A _______________ larunbateroko futbito partida jokatuko duzu, 20 urte daramazu horretan; gaur B_______________ zure alabaren mutil-lagunaren,. kontra jokatuko duzu.
3. Zu A______________liburutegira joan zara ikastera. Atsedenaldia bat hartzera atera zara eta buletakoan B____________-k lekua kendu dizula ahartu zara.
Hamarreko Txikia
1. Bikote bat zarete. Ernalkuntza artifizialaren bidez 10.000 euro gastatu dituzue dagoeneko haurdun geratu ahal izateko; oraingoz, emaitzarik ez. Zuk, A___________amore eman nahi duzu. Zu B_____________, aldiz, saiakera berriak egiteko prest zaude.
2. Ferianteak zarete. 20 urte pasatxo herriz herri ibili ondoren, zuk A____________ beste lan bat bilatzeko gogoa duzu. Zuk B______________, berriz, lanbide horri eustea baino ez duzu buruan.
3. Zuen haur garaiko txabola zutik dago oraindik eta hara joan zarete garai zaharrak gogoratzera. Zu A_____________ gustora zaude. Zuk B_____________ ez duzu hitz egiteko gogo handirik.
Kartzela:
Bi puntu
Basaburuan dago
herri txiki franko
Herri izakerari
behar zaie eutsi
Gaia
1. Eskolarteko Txapelketetako argazkiei begira zaude.