Sunbilla, 2010-01-24

Nafarroako txapelketako bigarren final laurdena
Bertsolariak: Xabier Legarreta, Iñigo Ibarra, Aritz Saragueta, Iñaki Aleman, Ekaitz Astiz eta Egoitz Gorosterrazu

Zortziko Handia
1. Bikote gaztea zarete; bereiztea erabaki duzue: Etxea, autoa eta txakurra dira bion izenean dituzuen ondasunak.
2. Urteak dira autobia zabaldu zutenetik; dena den, zuek errepide zaharreko Bentako negozioari eusten diozue.
3. Elkarrekin hazitako aspaldiko bi lagun zarete. Hamaika parranda elkarrekin egindakoak. Orain ordea, adinekoak zarete biak eta gaur hilerrirako bidean elkar topo egin duzue.

Zortziko Txikia
1. Telebistan dagoen “Bi gira” musika lehiaketan izena ematea erabaki duzue. Zuk A_______________ Shakiraren azken abestia kantatzeko proposatu diozu B______________ri. Zuk B __________ Boga-boga kantatzea nahiago duzu.
2. B_______________ zure etxe aurrean espaloia-zabaltze lanetan ari dira. Etxera zoazela zementoan sartu duzu hanka eta bertan geratu zaizu zapatilla. A___________ enkargatua hurbildu zaizu.
3. Zu A____________ gaur ere B____________ren arraindegira joan zara erosketa egitera. Etxera itzuli eta konturatu zara gaur ere, hilabete honetan hirugarren aldiz, arrain txarra eman dizula. Bueltan joan zara arrandegira.

Hamarreko Txikia
1. Anaiak zarete. Zuen aitak etxetik alde egin zuenez geroztik, etxean B____________k hartu du aitaren tokia. Zu A ___________ nazkatutzen hasia zaude.
2. Zuk A_____________, jangela solidarioan bazkaltzen duzu egunero euro baten truke. B___________ gaur zure lehen eguna da.
3. Zuk A____________ azken aldian oso triste eta arraro ikusten duzu B____________ alaba, otordutan ere oso gutxi jaten du. Gaur berarekin hitz egitea erabaki duzu.

Kartzela:
Bi puntu
Ihauteritarako
prest dago Sunbilla

Dena libre ote da
inauterietan

Gaia
1. Andereñoa izan zara jubilatu arte. Gaur, gosaltzen ari zinela, ikasle haren argazkia ikusi duzu egunkariko lehenengo orrian.