Nafarroako txapelketako 4. kanporaketa
Oskar Estanga, Ander Fuentes "Iturri", Miel Mari Elosegi "Luze", Saioa Alkaiza, Jose Luis Barberia "Zili", Diego Riaño.
Zortziko Handia
1. 70 urterekin, Jubilatu Elkartearen ekimenez euskara ikasten hasi zarete.
2. Bi irakasle zarete. Aste zuria dela-eta, bost egunetarako Isabara joango zarete datorren astean 40 ikaslerekin.
3. Txernobilgo haur bat izan duzue udan zuen etxean. Uda pasa da eta haurra bere herrira itzuli da.
Zortziko Txikia
1. Zuek biok parrandan zabiltzate, bakoitza bere aldetik. Zu B_______________ bostgarren aldiz joan zara A________________rengana zigarro bat eskatzera.
2. Zuk A________________ asteburuan apartamentu bat alokatu zenuen koadrilakoekin. Apartamentura iritsi zarete eta han aurkitu duzu B______________ ezezaguna, afaria prestatzen.
3. Zu A_____________ tatuaje bat egitera joan zara herriko tatoo-dendara; bertan B_____________ herriko apaiza topatu duzu, bere azalean tatuaje handi eta ikusgarri bat egiten.
Hamarreko Txikia
1. Haitiko bi biztanle zarete. Zuk A__________________ beste herrialde batera joatea erabaki duzu. Zuk B_______________ nahiago duzu bertan gelditu.
2. Txikitako lagunak zarete. Orain dela hamar urte aurrezten hasi zineten elkarrekin bidaia bat egiteko. Bidaia antolatzeko momentua heldu da. Zu A______________ guztiz ilusionatuta zaude, zu B____________ ez.
3. Bertsolariak zarete. Bertsolari Txapelketetan 15 urtez parte hartu ondoren, zuk A____________ uzteko garaia heldu dela uste duzu. zuk B____________ jarraitzeko asmoa duzu.
Kartzela:
Bi puntu
Txapelketa lehenengoz
dator Agoitzera
Bertsolaritzak berriz
elkar-bildu gaitu.
Gaia
Urteak dira asteburuetan kuadrilako lau besterik ez zinetela elkartzen. Azken boladan 10 bat elkartzen zarete.