Lierni, 2010-02-12

Mujika jatetxean antolatzen den urteroko bertso afaria.
Bertsolariak: Andoni Egaña, Xebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Iñaki Murua. Gaijartzailea, Unai Elizasu

1. agurrak
2. Laurak
Konta itzazue zuen garai bateko ibilerak!! Baina ibilerak kontatzen hasi aurretik, lauroi halako ezinegon bat sortu zaizue gaia entzun duzuenean. Garai bateko ibilerak horrekin, zahartuak zaudeleta sentitu izan duzue eta aurrena sentitu duzuen horren inguruan kantatu; eta ondoren zuen ibilerak kontatu.

2. Andoni eta Peña
Bertsoen museoak, zuen irudiak jarri dituzte... baina zein textu jarri behar duten oraindik ez dakigu... eta hortarako aukera duzue, zuen irudiaren azpiko textua jartzeko eta lagunaren textua ere nahi izatera.

3. Murua eta xebastian
Bikotea zerate eta San Balentin eguna da. Biak zaudete besteak noiz oparia emango zai baina ez batak eta ez besteak, ez duzue ezer oparitzeko.

4. Pasapalabra ariketa. Andoni eta Peña alde batetik eta Xebastian eta Iñaki bestetik

Atsedena

5. Laurak
Peñak, Muruak eta Lizasok bizitza penagarria dute, dena gaizki dihoakie... eta elkartu dira espirituekin harremanetan jartzeko leku batean ... Andoni ezkutuan den espiritua da ta berak erantzungo du.

6. Peña eta Murua
Bikote hasi berria zarete eta joan zarete zuen jolasak egitera mendi aldera eta kotxe barrua daramazue denbora bat aurrera eta atzera, gora eta behera... bukatu eta leihoak garbitzean ohartu zarete, dena dagoela elurtua eta ezin duzuela bertatik irten.

7. Lizaso eta Andoni
Kaletik zoaztela zuen irudiak ikusi dituzue "Se busca" kartel handi batean sartuta. Hori bai, Xebastianengatik dirutza bat emateko prest daude baina Andonigatik ezer ez.

8. Laurak
Puntutan librean baina bertso guztietan nahita ez, joan behar du Lierni edo Mujika hitza.

9. Laurak
agurrak