Nafarroako txapelketako lehen final erdia
Julio Soto, Estitxu Arozena, Oskar Estanga, Xabier Terreros, Ander Fuentes "Iturri" eta Saioa Alkaiza.
Zortziko Handia
1. Senideak zarete. 65 urteren bueltan dituzue gurasoak. Bereiztea erabaki dute.
2. Bikotea zarete. Ume bat adoptatzera joan zarete atzerrira eta han jakin duzue ume horrek beste bi anai-arreba dituela norbaitek adoptatzeko zain.
3. Sokatiran aritzen zarete. Zuen diru sarrera nagusiak kamisetetan daramazuen publizitatetik datoz. AHTren aldeko propaganda eramateko eskaintza jaso duzue berriki.
Zortziko Txikia
1. Zuk A__________ bizikleta eraman zenuen B____________ren dendara konpontzera. Gaur 4 hilabete ta gero bizikletaren bila joan zara.
2. Zu A____________ ume jaio berri baten aita zara, eta zu B__________ amona. Zuri B, jada 5 aldiz deitu dizu laguntza eske A___________ zure semeak.
3. A______________ gaur B_____________lagunaren etxera joan zara; mahai gainean dagoen egunkaria eta herriko kafetegi baten zigilua duela ohartu zara.
Hamarreko Txikia
1. Abokatuak zarete. Lau urte besterik ez daramatzazue lanean. Zuk A_________ lana utzi nahi duzu. Zu B______________ jarraitzeko prest zaude.
2. Auzokideak zarete. Zuk A______________ denda zabalik duzu igandea izan arren, B_______________ beste batzurekin batera oihuka ari da pertsiana ixteko ahaleginean.
3. Zuk A__________________ erietxeko larrialdi zerbitzuan lan egiten duzu asteburuetan. Gaur, B_________________k, kuadrilakoa izaki, zure semea dakar txuri txuri eginda.
Kartzela:
Bi puntu
Nafarroan ETB
ez da ikusiko
Ta gure irratiak
alegalak omen
Gaia
Medikua zara. Zure pazientearen emaitzak ailegatu zaizkizu.