Bertsolariak: xabier Legarreta "Arano", Julen Zelaieta, Iñaki Aleman, Iñigo Olaetxea, Miel Mari Elosegi "Luze, Iñigo Ibarra.
Zortziko Handia
1. Bikotea zarete. Orain dela 15 urte etorri zineten Nafarroara. Gaur zuen semeak Osasunarekin debuta egingo du.
2. Irakasleak zarete. Zuen ikasle batek zapia eramaten du buruan. Eskolan ez zarete ados paratzen kentzera behartu edo ez.
3. Bikotekideak zarete, gaur parrandan zabiltzate bakoitza bere aldetik. Ordu txikietan taberna berean egin duzue topo.
Zortziko Txikia
1. Zuk A_____________ sari garrantzitsu bat jasotzera joan beharra duzu. Zu B___________ protokolo gaietan aditua zara eta A____________ aholku eske etorri zaizu.
2. Zu A_____________ saltzailea zara. Gaur B_________________ dendara sartu eta konturatu zara probalekutara hiru pantaloi parerekin sartu eta birekin atera dela.
3. Zuk A______________ B_______________ aitari utzi diozu mobila dei bat egiteko. Bueltatu dizunean konturatu zara agenda guztia ezabatu dizula.
Hamarreko Txikia
1. Aita-semeak zarete. A_________, B____________ zure aitak, zu botikaria izatea nahi zuen eta ikasketak egiten hasi zinen. Gaur uztera zoazela esan diozu.
2. Pisukideak zarete. Gaua da eta zuen etxe atarian sekulako iskanbila dago. Zuk A______________ foralei deitu nahi diezu. Zuk B__________ ez.
3. Lagunak zarete, diru premian zaudete. Negozio ilun batean sartzeko proposamena egin dizuete. Zu A____________ prest zaude. Zuk B______________ zalantzak dituzu.
Kartzela:
Bi puntu
Abererez hustu zaigu
baserri zaharra
Hiritarrak nagusi
gaur baserrietan
Gaia
Jubilatzerakoan zure lankideek sekulako agurra egin dizute.