Atarrabia, 2010-03-07
Zortziko Handia
Iruñeko bi taxi gidari zarete. Enpresatik Iruñeko historia eta turismo leku garrantzitsuenak ikasteko ikastaroa eskaini dizuete.
Bi lagun zarete. Diskotekara joan zarete eta zuen janzkerarengatik ez dizuete sartzen utzi.
Gastronomia elkarteko bi bazkide zarete. Tabakoaren legedia dela eta, gaur duzue bozketa elkartean.
Zortziko Txikia
Zuk A____________, B___________ aitari galdetu diozu ea zer nahi duen bere urtebetetzerako. “Igandeetan bazkalordurako jaikitzea” erran dizu.
Zu A_____________, B______________ zure lagunak jarri duen arte erakusketara joan zara, aretoan sartu eta lehen artelanari begira zaude: edalontzi batean gorotz zati bat. Ondoko gelatik, B____________ dator zu agurtzera.
Zuk A____________ hilerrian egiten duzu lan. Konturatu zara azkenaldian loreak falta direla. Zelatan aritu ondoren B____________ topatu duzu loreak hartzen.
Hamarreko Txikia
Herriko irratian programa arrakastatsua egiten duzue. Gaur irrati nagusi batean lan egiteko eskaintza jaso duzue. Zu A_____________ aldatzeko prest zaude, zu B_______________ ez.
Senideak zarete. Suhiltzaileek izan duten hutsegite baten ondorioz, zuen jaiotetxea suak kiskali du. Zuk A___________ salaketa jarri nahi duzu. Zuk B___________ ez.
Langileak zarete, zuen lantegia ixtera doaz. Zuk A_______________ horren kontrako mobilizazioetan parte hartzen ari zara. Zu B_____________ ez.
Kartzela:
Bi puntu
Arazo iturri da / gaurko elikadura
Gantz gutxiago eta / barazki gehiago
Gaia
Politikaria zara. Zure alderdiak hauteskunde zerrendatik kanpo utzi zaitu.