Lesaka, 2010-03-20

Nafarroako finala. Julio Soto, Arkaitz Goikoetxea, Estitxu Arozena, Oskar Estanga, Xabier Legarreta "Arano", Xabier Terreros, Eneko Lazkoz, Julen Zelaieta.

Zortziko Handia
Gurasoak zarete. Zuen 14 urteko semea lehenengo aldiz iritsi da etxera mozkortuta.

Bizitza osoa elkarrekin eman duzuen adineko bikote bat zarete. Biok beldur bera duzue, bakarrik gelditzea.

Kuadrilakoak zarete. Azken lau urteetako plan bera duzue datorren astebururako.

Bizilagunak zarete. Azken egunetan zuen atarian eskale bat egoten da lotan.

Zortziko Txikia
Zu A________________ apaiz gaztea zara. Seigarren mandamentua betetzeko arazo handiak dituzu. Gaur B____________ apaiz zaharrari aholkua eskatu diozu.

Zu A____________hipnotizadorea zara. Zu B_____________ anuntzio bat ikusi ondoren tabakoa uzteko asmotan A____________ren Hipnosi sesio batera joan zara.

Hegazkinean elkarren ondoan eserita zoazten bi bidaiari zarete. Despegatzeko orduan A__________k B____________ri estu-estu hartu dizkio izterra eta eskua

Ileapaindegian zaudete, ez duzue elkar ezagutzen. Zu A_____________ ohartu zara B______________ zure senarrari/emateari buruz gaizki esaka ari dela.

Puntuak
Lo ongi egitea/garrantzitsua da
Atzo lo gutxi egin/ta gaur gutxiago

Emakume gizonak/berdintasun eske
Gai honetan zer goaz/aurrera edo atzera

Gurasoen etxean/zenbat urterako?
Ez al da aitzakia/hipotekarena

Basamortu erdian/saharar herria
Hala ere ez zaie/irrifarrik (animorik) falta

Egunkariak daude/gezurrez beteta
Tarteka egiren bat/ere ageri da

Euskal idazle asko/irakurle gutxi
Irakurtzen duguna/gehien bat erdaraz

Bertsolaritzarena/ote dugu moda?
Egun bateko besta/hau izan ez dadin

Zuk ospatzen al duzu/aitaren eguna
Corte Inglesak asmatu/omen zuen festa


Mainontzi
Zu A_____________ itsua zara eta txakurraren laguntza izaten duzu noranahi joateko. Gaur Gizarte Segurantzara joan zara eskaera bat egitera eta B____________ zaindariak txakurrarekin ezin zarela sartu esan dizu.

Senideak zarete. Udalak zuen terreno batzuk erosteko proposamena egin dizue han liburutegi bat egiteko. Zu A___________ saltzeko prest zaude, zu B_________ ez.

Zu A___________Aita/ama zara eta zu B______________ Alaba/semea zar. Orain dela 10 urte familia osoa etorri zineten hona. Gaur zuk A__________ zuen jaioterrira itzuli behar zaretela esan diozu B____________ri.

Urte beteko umea duzue. Zuk A______________ haur-eskolan izena eman nahi duzu. Zuk B________________ ez.

Kartzela:
Zalantzak izan dituzun arren, erabaki bat hartu duzu jada. Amak ez onartzeak sortzen dizu kezka gehien.

Buruz burukoa
10eko Txikia
Gainean dugu udaberria eta nabaritzen hasi zarete. Zuk A______________ odola bor-borka duzu. Zu B____________ doministikuka zabiltza.

Gaia
Etxeko apaletatik liburu bat hartu eta papertxo bat ikusi duzu barruan, bere eskuz, bere letraz idatzia.