ZARAUZKO Gaztelekuko frontoian 22:00etan
Bertsolariak: Xebastian Lizaso, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Iker Zubeldia, Jone Uria, Iñigo Manzisidor “Mantxi”, Onintza Enbeita eta Beñat Gaztelumendi. Gaijartzailea, Inaxio Usarralde.
Saioaren arrazoi nagusia: 9 hilabete 9 kultura egitasmoan kokatu behar da. Inmigrazioa eta interkulturalitatea lantzen ari dira.
1. Agurrak
2. Lau: 1Sustrai – 2Jone – 3Amets – 4Beñat
Gaztelekuak antolatuta 9 hilabete, 9 kultura ekimenaren bitartez munduko hainbat herrialde lantzen ari dira ekintza desberdinak eginez. Guk hasierako jolas honetarako lau hartuko ditugu, bakoitzarentzat bana: 1 Sustrai-Japonia, 2 Jone-Sahara, 3 Amets-Brasil eta 4 Beñat-Senegal. Lehenengo bueltan jarriozue egokitu zaizuen herrialdeari kolore bat; eta bigarren bueltan usain bat. (Mundua anitza dela ikusten laguntzen diguzuen…)
3. Ofizioa 5 – 6 Iker eta Mantxi.
Hauek biak ere bizitzan aurrera doaz eta fase aldaketa bete-betean daude. Iker ez da denbora asko aita izan zela eta Mantxi berriz aurki izatekoa da, dena ondo bidean badihoa aste gutxiren bueltan. Mantxi, Iker hemen dela aprobetxatuz, aholku batzuk igual emango dizkik galdetzen baduk. Ea nola moldatzen zareten…
4. Ofizioa 7 – 8 Onintza eta Xebaxtian.
Imanol Murua Uria zarauztar kazetaria aipatua izan da egun hauetan “Loiolako hegiak” liburua aurkeztu duela eta. Lan horri esker negoziazio saio haietan zein eta zertan aritu ziren irakurtzeko aukera dugu. Zuek elkarrizketak egin zireneko Loiolako Arrupe etxeko bi moja zarete, zuek susmoak bazenituzten han egun haietan mugitzen ari zena garrantzitsua behar zuela izan baina, inork ez zizuen ezer esan eta zuek ere ez zineten galdezka ibili. Zer diozue orain dena argitara atera denean?
5. Bakarkakoa 1 Sustrai. Bi puntu: Nola nabari duzu/barruan odola? ; Alergia esanda / zer duzu esateko?
Gaia: Sustrai, gaur5 arratsaldeko 6:30ean sartu omen gara. Zein tenpletan harrapatu zaitu aurtengo udaberriak?
6. Ofizioa 3 – 4 Amets eta Beñat
Etxe berean bizi zarete. Egun hauetan, zuen lagunei eta auzokoei entzun dizkiezuenarekin seko harrituta zaudete: asteburu honetan jende mordoak hartu du kanporako bidea, ondoren aste santua dela eta oporretara joango da jende hori berori eta handik bueltan udarako planak ere egiten hasiko da. Esan bezala, zuei zenbakiak ez zaizkizue ateratzen.
7. Denak. Xebastianek ez dauka lan samurra ondorengo jolas honetan. Bankuko zuzendaria dugu berau eta badakizue gaur egun kredituak ez dituztela nolanahi eta edozeini ematen. Kontua da atzeko horiek banan-banan etorriko zaizkizula kreditu eske, bakoitzak bere beharrak sendo azalduz eta ondoren emango dioan edo ez erabaki beharko duk. Beraz, zuek ere fin ibili beharko duzue zuen beharrak agertzen eta dezente gogorra duen tipo honen bihotza biguntzeko.
8. Bakarkakoa. 4 Beñat. Bi puntu: Lagunak izatea/hori bai altxorra? ; Lagunak mantentzea / ez da hain erraza!
Gaia: Lagunarte ona edukitzea gauza ederra denik ezin uka, ezta, Beñat? Baina, gorabeherak ere sortzen dizkigu. Esaterako, zuen lagunartean zer egin ohi duzue betiko errutina hausteko?
9. Ofizioa: Jone, Mantxi, Onintza. Parranda onak zein diren ikasi nahi dugu. Horretarako, Onintzak beretzat parranda on bat zer den bi edo hiru ezaugarri aipatuko ditu banaka. Ezaugarri bakoitza entzunda, Beñatek, ezaugarri hori indartzeko adibideak jarriko dizkigu eta, Mantxik, bere aldetik, ezaugarri horren ahuleziak ikusteko adibideak jarriko ditu.
10. Ofizioa 6 – 8 Iker Sustrai
Zuek biok autoa garbitzeko lekuan egin duzue topo. Ikerrena hautsez eta lokatzez zerri eginda dago eta Xebastian berriz garbi-garbi daukala etorri da garbitzera larunbatero bezala.
11. Ofizioa 1 – 5 Amets eta Xebastian. Amets galdezka eta Xebastian erantzuten puntu bakarrean.
12. Puntutan: Beñat, Jone, Mantxi eta Iker.
13. Denak agurra