Urteroko jaialdia San Telmotan
Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Miren Amuriza, Julio Soto.
1. agurrak
2. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Miren Amuriza, Julio Soto.
Nola irudikatzen duzue bukatuko duela gaurko gauak? Puntutan...
3. Miren eta Andoni doinua, naufragoan... itsaso hori dago zatarra... “nik behar nuen izarra”... ez zaudete itsasoan, ez zarete marinelak baina zein da, zuek duzuen, behar duzuen, nahi duzuen izar hori...
4. Jon eta Amets
Aberri egunez, zumaiako kaleetan barrena zoaztelarik ohartu zarete, Aita Mariko ia bandera gehiago daudela ikurrinak baino!
5. Maialen Lujanbio, Julio Soto
zuek zarete, atzeko talde honetatik, itsasotik urrutien bizi zaretenak... eta sarri entzun eta jaso izan duzue, hauek itsasoarekiko duten miresmen, maitasun, itsaso min... zuek orain itsasoari begira zaudete, eta hauek sentitzen duten hori sentitzeko asmotan zarete baina... ez ez
6. Andoni Egaña
Bihar arratsez, ordenagailuan sartu, eta youtuben sartu eta bezperan, zumaiako parrandan, tabernan zerbeza bat hartzen ta bertsotan ari zinala, mobilez grabatu eta zintzilikatu dute.
7. Maialenek atzekoei
ameriketatik etorri berri zara... baina amerikak egitera joan izan da jendea eta esamoldea horixe da... atzeko hauek, amerikak egin nahi dituzte baina zer egin ez dakite... amerikak egiteko, zer ein beharko lukete hauek!
8. Andoni eta Amets
anaiak etxeko sofa luze batean jarriak... alde batean aita, zuek erdian eta beste aldean ama... horrelaxe damakizue ia bizi osoa... gaur etxera bernadu iritsi zaretelarik, sofa luze horretan, berdin ikusi dituzue... alde batean aita... erdia hutsa eta beste aldean ama...
9.Jon Maia
Etxean plantxan ari zara, mahoizko galtza ta alkandora
10. Miren Amuriza, Julio Soto
Zumaian parrandan elkarrekin, bero bero zaudetela hondartzan jarri, hondarrean etzan, besarkatu ta Julio ohartu da, hanka puntak bustitzen ari zaizkiola... marea datorrelako
11. Jon, Amets eta Maialen
kanariar gobernutik ondorengo gutuna jaso duzue. “excelentisimos Maialen Lujanbio, Jon Maia y Amets Arzallus. Hemos sabido, que gracias a comer nuestros platanos de canarias en la final de bertsos, quedasteis en las primeras tres posiciones de dicho campeonato. Por ello, os mandaremos un camion lleno de platanos y nos gustaria ke fueseis cofrades del platano canario en el pais vasco!”
12. denak
Puntuen erantzuna... ea nork puntu gehien erantzun
Zumaian San Telmok / ze festa earrggga.
- arrantzalez jantzita /prest arrantzarako.
- Nork dakizki gehiago/antxuaatunberdela.
- nork dakizki gehiago / tosta ta toleta.
- facebooken lagun gisa / agregaturikan.
- karidadeko bentan / zenbat bertsolari.
- Kontxako estropadan / gorririk ba ote?
13. Jon eta Maialen
Sekretu bat, inork ez dakiena, baina nik uste dut badela garaia esateko jon, Maialeni esateko! Bost hilabete darama Jon astero fisioterapia ta masajistarengana joaten. Galdetu ziotenean zergatik ote zen, berak ez zuen sumatzen zergatik zen... baina galdetu zizutenea, golperen bat hartu duzu eta zuk ez ez.... kirolen bat egin al duzu eta ez duzu akaso ezer berotu... ez ez... altxa edo jaso duzu zerbait edo norbait... eta zuk ez ez, bueno... finalaren egunean, txapelduna izendatu zutenean... besarkatu nuen eta... altxa nuen eta...
14. Andoni Egaña, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Julio Soto
Puntutan librean (Orioko balea doinuan eskatu zaie... zirikatzeko zumaiarrak)
15. Agurrak