Eskoriatza
8ko handia
Hamabost urteko gaztetxo baten gurasoak zarete. Gaur alabak esan dizue baleteko dantzaria izan nahi duela eta etxetik 600 kilometrora dagoen eskola batera joan nahi duela ikastera.
Lankideak zarete. Zuen lantokia itxi behar dutela eta, lanean jarraitzekotan atzerrira joatea proposatu dizuete.
Eskulturak zaharberritzen egiten duzue lan. Hurrengo zeregina Frankoren eskultura bat zaharberritzea izango duzue
8ko txikia
Elkarrekin bizi zarete. 3__________ begetarianoa denez , zu ere bejetariano egin zara etxeko martxa hobetze aldera, 1__________. Hilabete pasa da, eta ezin duzu gehiago.
Obra berean ari zarete lanean. Lan-astea amaitu da, eta arropa zikin-zikinekin zaude zu 2__________. 5__________i berriz, ez zaio zikin-arrastorik ere ikusten.
Margolaria zara, 4__________. Bere etxeko logela margotu aurretik, hamar kolore probarazi dizkizu 6__________k. Azkena ere ez zaio gustatu eta beste bat probatzeko eskatu dizu.
Puntutan
Gorputza zaintze aldera, pesak egitea erabaki duzue. Gaur duzue lehen eguna kiroldegian.
Bi futbolari zarete. Gaurko partidan hamabosgarren gol-aukera ere huts egin duzue.
Patinete-ikastaro batean eman zenuten izena. Ordubete da patinatzen hasi zaretela, eta biak zaudete lurrean.
Sei puntuko motzean
Hemezortzina urte dituzue, eta prostituzio-etxe batean egin duzue topo. Zu 5_________ prostituta zara, eta 1_________ bezeroa.
Paseatzen topo egin duten bi lagun zarete. Zuk, 2________, aita daramazu paseatzera gurpil-aulkian. 4________k, bere semea, ume-kotxean.
Duela hiru hilabete bukatu zen zuen arteko harremana. Gaur parrandan topo egin, eta elkarrekin oheratu zarete.
Kartzela
Epaitegiko gela utzi berri duzu!
Oiartzun
8ko handia
Kayuko batean noraezean zoazte itsaso erdian, beste ehun lagunekin batera.
Erraustegiaren kontrako plataformako bi kide zarete. Etxe azpiko kontainerrean zaborra botatzen egin duzue topo.
Zuen hamalau urteko semeak ordu asko egiten ditu bere gelan sartuta. Apenas ateratzen da kalera.
8ko txikia
Ikasle-garaitik hona, urtero, herriko taberna merkeenean elkartzen zarete afaltzeko. Aurten, 1_________, sagardotegi batera joatea proposatu dizu 3_________k.
Auzoko bazterrak garbitzen ari zarete auzolanean. Goizeko zortzietan hasi zarete, eta zortzi eta erdietarako atseden hartzeko eseri da 5_________.
Zu, 4_________, goiz erretiratu zinen atzo, gaur goizean ehizara joateko. Ehizatik bueltan, soziedadean gosaltzen ari zarela, 6_________ laguna agertu zaizu gaupasa eginda.
Puntutan
Ezkontza batean zaudete. Ezkonberriak etorri zaizkizue oraintxe, tartaren gaineko panpinak ematera.
Bi jubilatu zarete, eta herriko plazan zaudete, parean pasatzen diren gazteen janzkerari begira.
Lurpeko parking bateko segurtasunaz arduratzen zarete. Parkina kontrolatzen duten kameretatik, bikote bat ikusi duzue larrutan.
Sei puntuko motzean
Zuk 5_________, atzo gauean sekulako oihuak entzun zenituen alboko etxean. Gaur, eskaileretan egin duzu topo 1_________ bizilagunarekin, eta begia ubelduta duela konturatu zara.
Bikotea zarete. Gaur, 2_________, analisiak egiteko eskatu dizu 4_________k, HIESA duzun jakiteko.
Zuk 6_________, itsasoan eman duzu bizitza osoa, arrantzan. 3_________ semea kamioilaria da, eta Gasteizko aireportutik arraina Euskal Herriko arrandegietara banatzen egiten du lan.
Kartzela
Goizero bezala, galtzerdiak janzten laguntzen ari zatzaizkio.
Ordizia
8ko handia
Zuek herrian antolatu duzuen antzerki-saiora, jende gutxi etorri da gaur ere. Guztira, ez zarete dozena bat lagunera iristen.
Egunero bezala, kafea hartzen ari zarete tabernan. Oraintxe bidali duzue albotik diskoak saltzera etorri zaizuen senegaldarra.
90 urteko 2 herritar zarete. Zuen adineko baten hiletan, elkarren ondoan eserita zaudete.
8ko txikia
1_________ semea eta 3_________ 80 urteko aita zarete. Medikuak erretzeari uzteko agindu zion 3_________ri, baina zuk 1_________, puruari tiraka ikusi duzu bilobaren ezkontza-egunean.
Zu 2_________ parrandan zabiltza. 5_________ ezagutu, eta belarrira hizketan ari zitzaizula, konturatzerako, txupoi bat egin dizu.
Argazki-saio bat egiten ari zaizkizu, 4_________. Ordubete daramazu postura batean jarri eta bestean jarri, baina 6_________ argazkilaria oraindik ere ez dago pozik.
Puntutan
Dentistaren itxarongelan zaudete. DATORRELA HURRENGOA entzun duzue, baina ez bata, eta ez bestea, ez zarete mugitzen.
Herriko jaietako erromerian zaudete. Plaza guztia ari da dantzan, zuek biok izan ezik.
Ezkontza berean topo egin duzuen bi neska zarete. Biok zaudete soineko tiraduna jantzita, hotzak akabatzen.
Sei puntuko motzean
Zu 5___________, 1___________ren bizkartzaina zara. Gaur, bi orduz bakarrik uzteko eskatu dizu 1___________k.
Zuk 2_________ bost urte daramatzazu astero-astero Alkoholiko Anonimoen bilerara joaten. 4_________ gaur etorri da lehen aldiz.
Bikotea zarete. Duela urte batzuk, koxkortutako ume bat adoptatu zenuten. Azken boladan, oldartuta dabilkizue umea, eta, gaur, 3_________k zaplaztekoa eman dio.
Kartzela
Oparia paperean bildu, eta berarengana zoaz.