Gipuzkoako txapelketa 2007 Finala

Donostia. Illunbe

8ko handia
Abokatu-buffete bat daramazue bion artean. Emakume bat bortxatu duen gizon batek bera defendatzeko eskatu dizue.

Afari erromantikoa egin duzue elkarrekin. Orain, bakoitza bere etxera doa, bere bikotekidearengana.

Etorkinak zarete. Gaur, zuen nagusia esku-burdinak jarrita atera du poliziak lantokitik.

10 urteko haur baten gurasoak zarete. Kontzentrazio edo elkarretaratze batera joatekotan zarete, eta zalantzan zaudete haurra eraman edo ez.

8ko txikia
Fabrika berean egiten duzue lana biok. Zu 2_________ mantenimenduan aritzen zara, eta asteburuetan telefonoa martxan izaten duzu, lantokian zer gerta ere. 3_________ zure
lankideak asteburuan lan egin behar izaten duen guztietan gertatzen da matxuraren bat.

4_________, urteak daramatza zure jaunartzeko argazkiak egongelako paretan zintzilikatuta. Gustura kenduko zenuke, baina 1_________ amak ez dizu uzten.

Farmazialaria zara, 6_________. Guardian zaudela, goizeko bostetan, 7_________ etorri zaizu kondoi eske.

Elkarren ezker-eskubi bizi zarete. Udako oporretan, karabanan etxeko bartulo guztiak eta familia osoa hartuta, kanpinera joan zara zu 8_________ hilabete pasatzera. Aldameneko karabanan nor egongo, eta 5_________ bizilaguna bere familiarekin.

Puntuak
Ez al da kasta ona / txikiteroena?
Oreka galtzen degu / mozkortu ezkero

Illunben gaude baina / toreroak falta
Adarra edo hitza / zer da zorrotzago?

Ispiluak ez al du / gezurrik esaten?
Denontzat ez da berdin / pasatzen denbora

Donostian pintxoak / badu nahiko fama
Zenbat jan behar dira / tripa betetzeko?

Gehienok ez al gera / lanerako bizi?
Lanak osasunari / aurre hartzen dio

Zein da esan dizuten / gauza politena?
Sarri da mingarria / esan gabekoa

Bat-bat-bira deitzea / tokatu al zaizu?
Anbulantzia dator / argiak piztuta

Astebete falta da / Gabonetarako
Naximentua jarri / al duzu etxean?

10eko txikia
Zu 1_________ taxi-gidaria zara. Gaueko hamaiketan, 3_________ sartu zaizu autora, eta hiriko zubi handienaren erdian, honela esan dizu: “utz nazazu bertan”.

2_________, zure alaba hil zenean haren organo guztiak eman zenituzten, eta haren bihotzari esker bizi da orain 4_________. Gaur ezagutu duzue elkar.

7_________ aita alargundu berria eta 5_________ semea zarete. Zuk 5_________, semeak, amaren gauza guztiak zaborretara botatzen ikusi duzu 7_________ aita.

Gaixotasun larri bat diagnostikatu dizuete bioi. Zuk 6_________ ez diozu inori esan nahi. 8_________k jakinaren gainean jarri nahi ditu ingurukoak.

Kartzela
Erantzun baten zain asteak eman dituzu, eta, gaur, espero ez zenuen erantzuna jaso duzu.
buruz burukoa

Desenpatea
Puntutan
Bi espermatozoide zarete. Hil edo biziko lasterketan zoazte.

Sei puntuko motza
Gabon gaua da, eta oraintxe amaitu duzue afaltzen. Bat-batean, zuen aitak honelaxe esan du: noiz hasi behar dugu afaltzen?

Kartzela
Hilabeteetan gelan egondako sehaska bildu eta gordetzeko unea da.